Bertsos - View details To know more about this section
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Martin
Zubia zu bi edo bat t`erdi
izan izaten da drama
bertsotan ere zubi bat da maiz
ideiaren pentagrama
erabakitzen eta azaltzen
hamar segunduko lana
hartzen dugu ta zail da uztartzen
bi aldeetarik bana
jendeak entzun nahi duena ta
nik kantatu nahi dudana. (bis)
Porrota dugu sortzailea ta
arrakastaren ogia
lortu nahiean bilatzen dugu
korrekzioa, ongia
baino askotan ahots atzeko
pertsona hori eroria
egon liteke nahiz esaldia
izan gordin ta lodia
zail da uztartzen mingain berean
praktika ta teoria. (bis)
Ta teoriak inkoherentzi
txiki bat dauka hiltzeko
berez zubiek eta ideiek
balio dute biltzeko
lehengo harriak ez dira aski
oraingoak harritzeko
ta ez bagara gai zubi hortan
zutik tinko sentitzeko
lehengo zubia bota behar da
berri bat eraikitzeko. (bis)