Bertsos - View details   To know more about this section

2017-04-22 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Osinalde Saria (46. 2017. Gabiria)
Performance
2017-04-22 Gabiria Sariketa
Bertsolaris / Authors
Akizu, Maialen
Mendizabal, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zuen 18 urteko semearekin kezkatuta zaudete. Ez dakizue zer egin.

Description

Melody
Hamalau heriotzena I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2017-04-22 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Unai Mendizabal

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Mendizabal
Eunean zazpi orduz
da logelan egon
gure hitzei ez die
egiten jaramon
ez dakit nondik hasi
zer egin, noiz ta non.
Nahiz babesa eskaini
on ein diezaion
lehenik jakin nahi nuke
zer pasatzen zaion.

M. Akizu
Ni ere aspalditik
kezkatuta nintzen
ta aurrekoan hizketan
halaxe hasi zen
zioen bi begiak
malkotan bustitzen
mutil batekin ari
dela maitemintzen
baina zuri esaten
ez da atrebitzen.

U. Mendizabal
Zuri bota dizkizu
hiruzpalau gezi
neri ez da ausartzen
ezin det sinetsi!
Ba nere partez esan
bihar edo etzi
nahiz ta mutil-lagun bat
joan zaion ihesi
horrela egoteak
ez dula merezi.

M. Akizu
Orain esan guztia
aldatu egin dela
dena zen emakume
eta txotx kupela.
Mutilak barrua du
tristea, goibela
entzun izan du eta
sarritan horrela
portatu behar zuela
gizonak bezela.

U. Mendizabal
Zuri kontatu zizun
hain xamur eta fin
bainan bere aitari
ezer esan ezin.
Neri errurik ez bota
laztana hain gordin
zuk`e erru pixka bat
badaukazu berdin
jakin ta ez badezu
ezer ere egin.

M. Akizu
Uste al dezu ez diodala
egin hari kasu?
Bere ondoan egon
naiz oso indartsu
errua bota ez arren
errua daukazu
bere aho ixtea
ote enbarazu?
Akaso zuk begiak
zabaldu itzazu.