Bertsos - View details   To know more about this section

Sigi-saga [Bertsoa] / Ibai Esoain

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Periodical Performance
Basarri Saria (34. 2018. Zarautz)
Bertsolaris / Authors
Esoain, Ibai

Description

Title
Sigi-saga
Dokumentuan jasotako izenburua
Sigi-saga
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Afizioak izaten dira Arimaren jarabeak
Date
2018-00-00
Melody
Neska zaharrak eta apaizak II
Stanza name
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Ordenadore dokumentua

Content

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Sigi-saga [Bertsoa] / Ibai Esoain

Stanza name:  Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Ordenadore dokumentua 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1-
Afizioak izaten dira
Arimaren jarabeak
bakoitzak dauzka bereak
Nik maite ditut zira urdinak
Ta katiuska berdeak (bis)
Beiratzen ditut ilargi-aldiak
aztertzen ditut mareak
ur biziak ur bareak
Argi bat diz-diz eramaten det
zer ekarriko sareak
Txitxare batek mugitzen dizkit
sabeleko txitxareak (bis)

2-
Ahots zakarra ta esku finak
osaba Manuel zenak
gogoan dauzkat eszenak
“baya bat egin behar diagu"k
sortutako sentipenak (bis)
"erdoil gabea behar dik uztaiak,
arin xamarra kertenak"
Zure aholku-ordenak
baliatzen ta gordetzen ditut
denak ez bada gehienak...
Ez dizu guztiz joaten utzi nahi
Baya heltzen ari denak! (bis)

3-
Pozoia sartu zitzaidanetik,
arrantzarako zirrara
Mermarik ez dauka hara!
ur azalari kilikilika
joaten zait negu bolada (bis)
Loari ordu lapurtzen nabil
bihotzkadaz bihotzkada,
lupitu egiten gara!
Askatasunak eramaten nau
herrio bazterretara
Ta angularik suertatzen bada
Tasun gabe askara (bis)

4-
Zaparrada bat, hil betea ta
lagun baten abisua
hartzeko konpromisua
beti barruan eduki arren
huts egiteko izua. (bis)
Ezereza da porrota eta
gutxi ere berdintsua
kilo bat paradisua,
lekua non ta gramoak zenbat
gure borroka itsua!
Zeinek neurtzen du, nola neurtzen da,
Nigan daukazun pisua? (bis)

5-
Argalxeago, gizenxeago,
edertasun bera bait du!
ilargiari bi aipu
ur korronteak urduritzen nau
ta izarpeak lasaitu (bis)
Loiak bi hankak sustraitzen dizkit
euriak hileak blaitu
baina ez nadin gogaitu
Chester bat piztu bayari heldu
eta lanean jarraitu,
Harrapakin ta harrapakari
tabakoak hilko gaitu! (bis)

6-
Tximista argien desafioei
trumoi batek dardario
Gauari hotza dario
Nola angulak hala ni ere,
biok mukiak jario (bis)
segaren ordez baya hartuta
setati nabil herio
koxka jetxi koxka iyo
kosk egin nion amu hura det
afizio- kalbario
Baina sardexka Gaztelubiden
beste batek sartzen dio (bis)

7-
Gauez. arrastan, zaldi-karreran,
Pelagikoaren pauta!
Ez polainean arraunka
Hegaluzeak amuka eta
Txitxardinak hamalauka (bis)
bazterrekoen penitentzia
motorzalearen mauka
indartuz doa arauka
Heltzen da gaua hasten da gerra
harriak tankeen aurka
Sareak libre dabilzkienak
Sarekadarik ez dauka! (bis)

8-
Aingurak gora eta ingura,
Aingira behar zutenak!
Bistan daude erretenak!
Bazkari nola neurriak jarri
Bozkak behar dituenak (bis)
Analisiak, proposamenak,
ardurak ta ahalmenak
dira politikoenak
Nork eskuratu lizentziak ta
nori ukatu baimenak
Sigi-sagako errekak baina
erantzunkizun zuzenak! (bis)

Sigi-saga [Bertsoa] / Ibai Esoain

Stanza name:  Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Ordenadore dokumentua 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_001115.pdf

xdz5_btx_001115.pdf

Document