Bertsos - View details   To know more about this section

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Aitor Bizkarra

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-11-18 Berriz Txapelketa
Conductor
Olabarria, Begoñe
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Bizkarra, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuok biok lagunak zarie. Zuk Aitor erreibindikazio-kamisetak, txapak eta abar eroaten dozuz egunero aldean. Mirenek, barriz, ez dau horren beharrik sentitzen

Description

Melody
Egun lanerat abiatu zait
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Aitor Bizkarra

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Bizkarra
Pobrearentzat hain dira hotzak
bizitzaren ur lasterrak
beraien alde janzten naiz ni ta
harrotzen ditut bazterrak
zuk ez dituzu behar jertseak
pinak, txapak ta posterrak
urte luzetan borrokan ari
izan zirenei eskerrak.

M. Amuriza
Paparra goitik beheraino txapaz
josi-josita daukazu
Gabonetako arbolen antza
dozu egidazu kasu
pankartak hartu eta dirua
xahutzen joaten zara zu
pobreen alde eiteko oso
modu bitxia daukazu.

A. Bizkarra
Ni ez naiz haiek bezain pobrea
horixe da abantaila
baina Argala dut kamisetan
ez nago horren zarpaila
diru pilo bat xahutzen dut bai
baina ez da ulertzen zaila:
pobre horiek posible egin
zuten gure bizi-maila.

M. Amuriza
Demagogia iruditzen jat
ta ulertzeko erarik
ez daukadanez jarraituko dot
beharrean txapa barik
ta zuk zergatik ipintzen dozuz
aldarrikatzeagatik
edota zeure irudiari
galoiak jartzeagatik?

A. Bizkarra
Beraz nahiz eta Argala izan
gudari leiala berez
galoi bihurtu dut kamisetan
dena zuri, gorri, berdez
aizu, medailak jaztekotan nik
ez daukat aski interes!
Itxura hutsa bihurtzen banaiz
esan zaidazu mesedez!

M. Amuriza
Lagunak gara eta halaxe
natorkizu zure albora
gura duzuna ein zenezake
nigatik kentzea hoba
ze gudariak beti kanpoan
halaxe izan da moda
bataila asko librau da ordea
gudu zelaitik kanpora!