Bertsos - View details   To know more about this section

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Julen Arzanegi, Unai Mendiburu

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-11-18 Berriz Txapelketa
Conductor
Olabarria, Begoñe
Bertsolaris / Authors
Arzanegi, Julen
Mendiburu, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lagunak zarie. Julen, Unaik beti esan izan dautsu baserriko bizitza gustetan jakola eta orain dala gitxi joan zarie baserri batera biziten. Julen, lehenengo egunetik zeuk egiten dozuz behar guztiak. Gaur be ortura joan zarenean, Unaik kantsauta dagoela eta beste momentu baten egingo dauela esan dautsu.

Description

Melody
Igaran egun batez
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Julen Arzanegi, Unai Mendiburu

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Erezuma
Baserriko bizitza
zendula begiko
ta haranzko bidea
hartu gendun tinko
oin sofan etzan eta
nekatu mutiko
ortuariak ez dira
bakarrik haziko!

U. Mendiburu
Baserriko bizitza
dudanez nahiago
hala ere ez nago
beharren esklabo
lanari kalabazak
eman eta claro!
Asko mugitu gabe
porru eginda nago!

J. Erezuma
Ezer egin ez eta
porru ein da, carai!
Sofan geratu jaku
orain lasai-lasai
baina jakin beharko
zenduke zuk gaur, ai
txorimaloa gehiau
mugitzen da Unai!

U. Mendiburu
Etxean sofan nago
ondo bero-bero
orain gogoak gutxi
joango naiz gero!
Ze asko lortzerik gaur
ez zazu espero
gure langile ona
zu izan ezkero!

J. Erezuma
Asko ez dogu lortuko
egia hori da
zu geratu ezkero
sofatik begira
hartu Rotabatorra
eskuberai tira
edo bueltatu zaitez
barriro herrira!

U. Mendiburu
Ni hemen ondo nago
nahi dudan neurrira
natura horren gertu
sentitzen dut, tira!
Beraz hartu zazu zuk
nire perspektiba
belarrean eztanda
zerura begira.