Bertsos - View details   To know more about this section

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Imanol Uria

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-11-18 Berriz Txapelketa
Conductor
Olabarria, Begoñe
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Uria, Imanol
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk Imanol urteak daroazuz ikastetxe berean irakasten eta Miren aurten hasi da zuenean beharrean. Hasiera-hasieratik daukozuen irakasteko modua zaharkituta dagoala, eta gauzak beste modu batera egin beharko liratekeela esan dautsu Mirenek behin baino gehiagotan. Orain be, jolas-orduan gaia atera dau.

Description

Melody
Zer da gaur Donostian
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Imanol Uria

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Uria
Hasieran entzuten
nizun adi-adi
igertzen da duzula
oinarri ugari
teoria ederto
baitzaizu nabari
baina nazkatu nauzu
ari eta ari
Jaurlaritzari esan
ez lankideari. (bis)

M. Amuriza
Nahiz eta Jaurlaritzan
asko aldarrika
irakasleon gelan
baitago praktika
ingune, gizarte
ta matematika
haurrak burua makur
fitxak einaz ti-ta
hau zer da eskola bat
edota fabrika? (bis)

I. Uria
Ez da fabrika bat ta
ez da holako drama
negarrez ez etorri
beraz guregana
guztia aldatu nahiz
zatoz ta ai ama!
Ikusi behar duzu
egitean lana
goitik ezartzen dela
ikasketa plana. (bis)

M. Amuriza
Goikoek beti egiten
deuskue enbarazu
ta hobe batak besteai
ein ezkero kasu
estilo magistralaz
abila zara zu
ta metodoa aldatuta
hitz eginda baxu
boterea galtzeko
beldurra al daukazu? (bis)

I. Uria
Lasai lehendik izan
dut bastante kargu
jada gogortu zaizkit
aurpegi ta larru
beraz ez egin niri
hainbeste amarru
landu zure teori
ta zure esparru
ni jubilatuko naiz
hilabete barru. (bis)

M. Amuriza
Hilabete bi egin
doguz buruz buru
ta hirugarrena agur
esateko hartu du
gauzak aldatzea guk
dogunez helburu
jubilatuta ere
zuk lekua seguru
Olentzerona eiteko
deituko deutsugu. (bis)