Bertsos - View details   To know more about this section

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-11-18 Berriz Txapelketa
Conductor
Olabarria, Begoñe
Bertsolaris / Authors
Bizkarra, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Asmo onez egin dozu baina ez dau ondo hartu.

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maitasuna da hain gauza latza
baina lora usaiduna
ene zelako egokiera
hemen tokatu zaiguna!
Asmoa ona neukan aizazu
eta bihotza biguna
baina ordea buru-argia
zure bekozko iluna
letra hautatu, hitzak hautatu
hain gelditu da txukuna
nire arima bertan utzi dut
ta aizu maite kutuna
"zer ba ez duzu oindik erantzun
bidalitako gutuna?" (bis)

Zure alboan boteretsu naiz
nahiz ahul izan itxuran
maitasunean dena eder da
hasierako liluran
dagoeneko ez dakit baina
hasi ala amaitu dan
nire eskua dauka jatorri
zure postontzia jomugan
hitzak asmo onez hautatu ditut
aitorgarriaren mugan
nahiz bolaluma busti egin dudan
sentimenduen pinturan
zuk ez zenuen jakiterik nahi
nik zenbat maite zintudan. (bis)

Ez du erantzuten denbora joan
ahaztu naiz udako lorez
hementxe nago nire etxean
masailak zuri kolorez
ongi beharra ta ongi nahia
bilakatu zait ondoez
jada zer egin ere ez dakit
buruaz beste edo ez
neure buruai hala egin diot
"ez haiz eroriko" promes
nire asmo ona gaizki hartu du
erantzuna baitan gordez
gaizki hartua ta asmo txarra
har dezadan modu onez. (bis)