Bertsos - View details   To know more about this section

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Malen Amenabar, Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-11-25 Igorre Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Authors
Amenabar, Malen
Enbeita, Onintza
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Malen, autoa aparkatzen hasi zarenetik Onintza, oinezkoa, zuk eskatu barik, argibideak emoten hasi jatzu kanpotik. 5 minutu daroazuz aparkau ezinda.

Description

Melody
Gizona da zoroa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Malen Amenabar, Onintza Enbeita

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amenabar
Egin beharko deutsut
egun baten kasu
baina eiten deustezu
orain enbarazu
aurrera ta atzera
nabil pausuz pausu
bajauko naz eta zuk
aparka ezazu. (bis)

O. Enbeita
Aginduak emoten
handik ta hemendik
ta kendu gura nauzu
itxuraz paretik
gaur zuri laguntzea
lortu nahi neuke nik
aparkau neike baina
ez daukat karnetik. (bis)

M. Amenabar
Beraz karnetan falta
dozu oraintxe zuk
halan da be argibide
eta datu batzuk
emon gure desutezu
ta nik horretxen truk
igual oin gura barik
jo egingo zaitut. (bis)

O. Enbeita
Nor tokauko neskato
zure inguruan?
Eta neu petardetan
petarda munduan.
Jo kotxe zahar horregaz
hanketan, buruan
ta ordaindu beharko nozu
barrien moduan. (bis)

M. Amenabar
Jo, ordaintzearena
hori be itzela!
Ezin kasurik egin
zuri dena-dela
oso argi gerau jat
gauza bat horrela:
jubilauek denbora
librea dutela. (bis)

O. Enbeita
Denbora betetea
nire ahalegina
zuretzako izan naz
estorbua, mina
neure barruan daukat
hau mundu zikina
ez neuke ezer esango
gizona bazina. (bis)