Bertsos - View details   To know more about this section

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-11-25 Igorre Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Onintza
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gaur arte gogor defendatu izan dozu. Orain, zalantza sortu jatzu.

Description

Melody
Eguzkiak urtzen du han goian B
Stanza name
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Stanza name:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zapatu baten topatu neban
gizon sendoa, itzela
ta pentsau neban horrelakoak
gitxi egongo direla
mingain labana, begi sakonak
gozoa eta epela
urtebetera alkartu eta
aitortu eustan horrela:
"ez dot izango alperrik joan
direnik mila gaubela
baina aspaldi ezkondu nintzen
etxean daukat neure gela"
ta gaur lagunek oratu eta
hau da albiste ustela
esan deustie haren andrea
lau hileko dagoela.

Esaten eustan "itxi egingo
dot nik bikote formala
ta egun baten izango gara
zu ta ni biko normala".
Ikusi ezkero ezkutaketan
nazkatuta nagoala
aitzakiren bat topetan eban
ta barriro buelta hala!
Lagunek beti esaten eusten
"horrek dauka horrek azala."
Ta nik ulertu egiten neban
ai, berak be gatx daukala
ta gaur sartu jat barrura nonbait
atara ezineko bala
segundu baten dana jausi jat
dana guzurra izan dala.

Berba bakoitza sinestu neutsan
atzo jaio banintza lez
maite nau dino eta guzurrik
zetan ez dau esan berez
neure kafetik burua altzetan
oraintxe bainabil nekez
nire lagunen zortzi begiak
niregan guztiak trabes
ezin dot esan egia danik
baina parkatu, mesedez
gaurkoagatik ez ezer esan
ointxe kargutu nazenez
ez dakit zelan konpondu orain
mila asmo, mila amets
bera iztea igual nahiko errez dago
baina desengantxetan ez.