Bertsos - View details   To know more about this section

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-11-25 Igorre Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Authors
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gaur arte gogor defendatu izan dozu. Orain, zalantza sortu jatzu.

Description

Melody
Baserrian jaio nintzan
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hogei urte daramatzat
nik Athleticen guztira
behin nola iritsi nintzen
hara Lezama erdira
baina erretiratuta
zer egingo zaio, tira!
Presidente sartu nintzen
ta aldatu perspektiba
Berizzo ekarri nuen
San Mameseko aulkira
baina burua joan zaio
tipoari ilargira
jada jarraian galduta
ditu hamabi partida
eta jendea hasi da
nire siloira begira.

Gaur eguerdian Getafen
jokatu dute hain txarto
ikusita begietan
jausi zaizkit hiru malko
ez dakit nire siloitik
nola ez dudan egin salto
nahiz ta telebistan beti
irtetzen naizen hain guapo
prentsan ja entzuten dira
holako eta halako
baina mutila ikusi
ta esan behar diot alto!
"Aizu Berizzo azkena
izango da zuretzako
nire konfiantza ez baita
izango ta betirako."

Fitxatzean uste nuen
izango zela mundiala
baina ez da ondo irten
futbolean hain normala
urduritasunak granoz
betea dit ja azala
nire bihotza ez dago
lehen zen besteko zabala
zortzi urtetako bidea
ez denez izan makala
aulkian jarrai dezala
nik kolpez pentsatu hala.
Nahiz eta erabakia
hartu pentsatuz bezala
abenduan datorrenak
berak aldatu dezala.