Bertsos - View details   To know more about this section

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-12-01 Lekeitio Txapelketa
Gai-emailea
Ugalde, Amaia
Bertsolaris / Authors
Altube, Txaber
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jone odol emolea zara aspalditik. Txaber bikotekidea konbentzitu guran zabiz zurekin batera odola emoten joateko. Txaberrek joan gura dau, baina beldurtuta dago.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Ez duzula joan nahi
gainera inola
galdetu ohi didazu:
"nola da hori nola?"
Zure burua ezin
baduzu kontsola
lasai, ez duzu galdu
behar han kontrola
gorputzean litroka
daukagu odola. (bis)

T. Altube
Baina ezezko ein dot
aukera tinkoa
orratz bat boligrafo
baten neurrikoa
beldurra emoten dau
berebizikoa
ta beldur hori dekot
beti-betikoa
beti izan naz oso
odol gutxikoa. (bis)

J. Uria
Hori entzun ta zimurtu
behar bekokia
hargatik ez duzula
hartu erabakia
odol-hustekoa ez da
Txaber ebakia
haserretzen hasi naiz
hara zergatia:
ez dakit den motibo
edo aitzakia. (bis)

T. Altube
Joan ninteke baina
autobus atean
baietz atzera bota
Jone bapatean
motibo bat dogu hau
ta nire kaltean
zauri bat egin neike
nik beso partean
ta zuk odola eroan
probeta batean. (bis)

J. Uria
Ai baina Txaber hori
ez da helburua.
Zuk zenbat idealez
betea burua
entzun hau ta irakurri
haren liburua
jakin behar zenuke
baita segurua
Txaber tranpekin ez da
aldatzen mundua. (Bis)

T. Altube
Ez mundua ezin da
aldatu tranpakin
baina pentsatu eta
odolak irakin
urduri jartzen nabil
holako berbakin
ezin dot emon zeren
nahi badozu jakin
mareatu eiten naz
pentsatze hutsakin. (bis)