Bertsos - View details   To know more about this section

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bizilagunak zarie. Sutea piztu da zuen eraikinean eta suhiltzaileek esan deutsue eraikinetik urtetako modu bakarra eskailerako leiho batetik salto egitea dala. Jone, ez dozu salto egingo daben lehenengoa izan gura eta Miren konbentzidu guran zabiz aurretik joan daiten.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Nahiz ta sua leihotik
bizi ageri den
erabakia ez dut
inoizko argien
joan zaitez zu aurretik
animatu Miren.
Beitu suhiltzaileak
ze guapoak diren. (Bis)

M. Amuriza
Salto egin, ez egin
hara hor zalantza.
Nik ez dut Jone egingo
lehenengo balantza.
Guapoak direla baina
kasko eta txantxa
ez al diezu hartzen
polizien antza? (bis)

J. Uria
Ez, ez ideia hori
azkar erretira
kasko gorri ta guzti
daude baina tira!
Suhiltzaileak gure
lagun onak dira
Kataluniara jarri
bestela begira. (Bis)

M. Amuriza
Hau ez da Katalunia
ta hori kenduta
hobe zenuke Jone
malko horrek xuka!
Alperrik zabiz baina
niri erreguka
egingo al dogu salto
eskutik helduta? (bis)

J. Uria
Proba egin genezake
ona da tarteka
baina esku hutsak gutxi
eusten du oreka.
Goazen besarkatuta
gu lotsak gordeta
orain besarkadena
modan dago eta. (Bis)

M. Amuriza
Esan ta damutu naz
ausartu zara zu
bultza egingo deutsut
egidazu kasu
nire aldean itxura
ausarta daukazu
behera heltzen zarenean
abisatu idazu (Bis)