Bertsos - View details   To know more about this section

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Onintza
Lekue, Etxahun
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Umoregileak zarie. Onintza, azken aldian eztabaidan dago umorea edozeren ganean eta edozelan egin leiken ala ez. Hori dala-eta Etxahunek esan deutsu zalantzak sortu jakozala bere ikuskizunetako edukien inguruan.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Etxahun Lekue

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Enbeita
Gure ofizioa
hain da dotorea
barreka galdu ohi dau
jendeak kordea
baina kalkuletako
tonu, kolorea
zuk baremo bat euki
barruan gordea:
minik egiten badau
ez da umorea. (bis)

E. Lekue
Ideia hori hartu
neike neuretzako
baina beste buelta bat
be emon beharko
“ezin da minik emon”
geldi, Onin, alto!
Min emotean alde
bainaz neuretzako
ta zer botereari
emoten bajako? (bis)

O. Enbeita
Botereari emon
argi eta garbi.
Umorez bota leikez
hainbat gauza handi
baina zeoertan oker
gabiltza ta adi!
Barre egin daiogun
geure buruari
baina ez besteek gutaz
uste dabenari. (bis)

E. Lekue
Lehen nintzen umorista
alaia, bizia
barre egiten neban
gai guztiez ia.
Baina aspaldi hontan
heldu jat krisia
ze autozentsuratzen
bainaz ni hasia
ta hori da egiten
ez dauna grazia. (bis)

O. Enbeita
Lehen normala zana
orain da arraro.
Kontzientzia dago
gero ta gehiago
baina autozentsuran
sartuta akabo!
Zu agertokitan zabiz
ta ni be hor nago
klitxeak aldatzea
gure esku dago! (bis)

E. Lekue
Bale, horretan ere
eingo dot aproba
ia sentitzen nazen
horrela gustora.
Eszenarioetan
daroat denbora
gaurtik aurrera ere
zeozer izango da
ein daigun umorea
beti behetik gora. (bis)