Bertsos - View details   To know more about this section

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bizkarzaina zara. Indarkeria matxista jasaten daben emakume bat babesten jarri zaitue. Gaur izan dozu lehen eguna beragaz.

Description

Melody
Zimur-zimur egina da
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Erlojuak jo barri dauz
bederatziak ta piko.
Andreak orratz txikiai
begitzen deutsan aldiko
nik begirada atzera
botata eusten deutsat tinko.
Ojala baneukoz zenbait
soluzinotxo magiko
indarkeria ordea
bihurtu da gaitz kroniko
portalean despeditu
ta esan deusta polito (bis)
"esaidazu arren berriz
ere ez dala etorriko."

Zortziretan urten dogu
eta etxetik banaka
eroan doguz umeak
eskolara tapa-tapa.
Gero bere bulegora
joan ta utzi dot bakarka
nire presentzia soilak
ez daiala bera marka.
Baina etxeko atean
orain makurtu ein jata
"esaidazu, esaidazu!"
ta begian negar-tanta (bis)
"trankil etorten bada be
hementxe egongo gara ta."

Kotxerantza bueltatu naz
ta egunak dakarrena
letra xehez apuntau dot
koadernotxoan barrena.
Retrobisoretik ilun
ilun ikusten da dena.
Lehen eguna izan da ta
ojala balitz azkena
bizkartzainok badakigu
zer dan ein behar geunkena
eta frustratzen nabena
lehengoa barik da hurrena (bis)
badakit andrea barik
gizona zaindu behar neukena.