Bertsos - View details   To know more about this section

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Lekue, Etxahun
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zorotzat hartuko zaituzte, baina egingo duzu.

Description

Melody
Baneza eta banitu
Stanza name
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue

Stanza name:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eskasa nire ganora
haizea samatik gora
bestelangoa banintz hoba!
Ta zer egingo jako ba?
Gaur egundo dan bizimoduaz
ez nago bape gustora
korrontearen alde joatea
izan da nire aproba
baina gaur bota behar dodaz bai
kareta danak kanpora
umeak eta bikotea itxi
eta banoa kanpora. (bis)

Ez bainaz gustora bizi
berrogeira naz iritsi
ze kezka ta ze irrintzi
helduok be zenbat krisi!
Esaten neban: "Eutsijok Etxahun
ezeik horren erraz etsi!"
Baina burua joaten jatan
bihotzera mila hesi.
Eingo dot ospa neure ardura
ta bizitzatik ihesi
ta barkamenik ez dot jasoko
ez dodalako merezi. (bis)

Ni jokatzen nabil txarto
argi azaldu beharko
halan be aurrerantz salto
ez dot itxiko biharko.
Agurrik ere ez dot esango
ez naz portatu edarto.
Umeek amari esago deutse
"aita joan da norako?"
Ez dot atzera begiratuko
holangoa nazelako
beti izan naz egoista bat
eta zer egingo jako? (bis)