Bertsos - View details To know more about this section
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
| Bertsoa entzun | 
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
		
				
				Stanza name: 
		Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
		
		
		
								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Balentin zu izan zinen
gurean lehen txapelduna
gero etorri zan osaben
ta lehengusuen eguna.
Orain etxeko txikia
bihotza ostu eutsuna
makila eskuan dago
erdi negarrez tuntuna! (bis)
Hamasei urtetik plazan
gaur lora, bihar asuna
zuen altzoan egin naz
ni neska bat ahalduna
sentiduarazi nozue
hain etxekoa, kuttuna
plazaz plaza bueltau nahi dot
jaso dodan maitasuna. (bis)
