Bertsos - View details   To know more about this section

Bertso berriak Segurako itsuak eta bere andreak elkarri jarriak [Bertsoa] / Manuela Etxarri, Joakin Luzuriaga "Segurako Itsua"

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Etxarri, Manuela
Luzuriaga, Joakin "Segurako Itsua"

Description

Title
Bertso berriak Segurako itsuak eta bere andreak elkarri jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Bertso berriak itxuak eta bere andriak elkarri jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Segurako itxuak bere andriari
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
19
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Copy

Publication details

Publication / printing date
1874-08-04

Bertso berriak Segurako itsuak eta bere andreak elkarri jarriak [Bertsoa] / Manuela Etxarri, Joakin Luzuriaga "Segurako Itsua"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpen data:  1874-08-04 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1/
[Joakin Luzuriaga:]

Segurako itxuak
bere andriari
pensatu du jartzia
bertso bat edo bi;
bañan esan dutenez,
gauzak badiruri
ordañak bialduko
dizkala berari.

2/
[Manuela Etxarri:]

Itxuaren andriak
orra crrespuesta,
ordañak bialtzia
etzait asko kosta:
paperak saldutzeko
jarri zagun festa,
bestela sakelian
txanponikan ezta.

3/
[Joakin Luzuriaga:]

Andria daukat
bizi-modua sortzeko,
bañan eztu baliyo
paperak saltzeko,
ezta ere bertsuak
sustantziz jartzeko;
ai zer alibiyua
txanponak artzeko!

4/
[Manuela Etxarri:]

Segurako itxua
ernegatzen dago,
eztala gauza diyo
andria geiago;
nonbait gaztiagua
ni bañon naiago,
oraiñ bestien billa
asi dala nago.

5/
[Joakin Luzuriaga:]

Ederra bota digu
oraingo ditxua,
bañan etzait ajolik,
artzen det petxua;
gaztien billa asi
zaiola itxua,
errezelo txarrian
jarri da atxua.

6/
[Manuela Etxarri:]

Klaro esango diyot
oni beriala
errezelo txarrikan
ortan ez derala;
artu naiagatikan
gaztiekin gala,
nik eztet uste iñor
onen zale dala.

7/
[Joakin Luzuriaga:]

Andre leiala daukat,
ni fijo natzaio:
au baño oberik
ezta neretzako jaio;
itxua ere ongi
portatuko zaio,
zurrutarentzat diña
ematen bazaio.

8/
[Manuela Etxarri:]

Juan dan egun batian
koleran dit esan:
duro bat plantatzeko
zurrut egiñ dezan;
jakiñ izan banuen
au nolakua zan,
egundaño nerekiñ
ezkonduko etzan.

9/
[Joakin Luzuriaga:]

Jolas onekiñ
beti demandan gabiltza,
atso guziyak ere
burlaka dabiltza;
denbora juan onduan
orrenbeste itza;
pozik ezkondu ziñan,
alferrik zabiltza.

10 /
[Manuela Etxarri:]

Sagardotegirako
onek daukan griña,
astelenetan egun
guziya jakiña;
klaro esan biar det
nik daukadan miña:
iñola eziñ sortu
onentzako diña.

11/
[Joakin Luzuriaga:]

Astiartian egun
guziya kantatzen
andik aurrera ere
eztiyot faltatzen;
orrengatik korputza
nik alimentatzen,
lana franko bestela
orla aguantatzen.

12/
[Manuela Etxarri:]

Zenbat baso sagardo
eraten zituen
erreparatutzeko
asmuak nituen;
egun artan iya bost
pitxar bazituen,
arriturikan nago
non sartzen dituen.

13 /
[Joakin Luzuriaga:]

Galduko lizkirake
milla bat kreditu,
gezurrik esan gabe
ainbeste banitu;
baldin nai badezute
egiya aditu:
pitxar bat eran ta bost
kontatutzen ditu.

14/
[Manuela Etxarri:]

Begira zaiozute:
au gilbor aldia!
gobernatutzen dala
badu siñalia;
orrela esateko
ezta ain jalia,
bañan beti mokadu
onaren zalia.

15/
[Joakin Luzuriaga:]

Egiya esango det,
gañera arrazoiz:
berak maiz jaten ditu,
neretzako iñoiz;
alimentua fiña biat
zenbait sasoiz,
eskatzen diyot bañan
eman eztakit noiz.

16/
[Manuela Etxarri:]

Goizero baso bat ur
esponjaz nastuta,
gañera bi kopatxo
berari ustuta;
bestela plantatzen zait
kopeta beztuta,
ain da atrebidua
lotsarik eztu-ta.

17/
[Joakin Luzuriaga:]

Ebilli gabetanik
emen farragarri,
obe luke ixildu,
orra esan garbi;
koleratzen erraza
nago izugarri,
gitarra lertuko det
anka-pian sarri.

18/
[Manuela Etxarri:]

Zerbait esanagatik
elkarren artian,
okasiyorik gabe
konpondu gaitian;
bañan gitarra laja
ezazu pakian,
baldin austen badezu
zeretzat kaltian.

19/
[Joakin Luzuriaga:]

Orra emeretzi bertso
eta milla grazi,
elkar estimatuaz
nai genduke bizi;
txanpon bana paperak
artuta ikasi,
ontatik biar degu
zerbait irabazi.

Iturria: Zavala, Antonio. "Pastor Izuela (1780-1837); Ezkioko eta Segurako itxuak". Tolosa: Sendoa, 1971. Auspoa liburutegia; 106. 136-142 or.
Interneten: https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10662.pdf ]