Bertsos - View details   To know more about this section

2018-03-10 Zigoitia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2018-03-10 Zigoitia Berezia
Conductor
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Iguaran, Oihana
Martin, Alaia
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Oihanak gida-baimena atera zuenetik beldurra izan dio autoan ibiltzeari. Alaiak lagundu dio hori gainditzen. Orain gustuko du gidatzea. Lehen aldiz gonbidatu du Alaia eta aldamenean doa autopistan. Ez da ehun eta berrogeiko abiaduratik jaisten.

Description

Melody
Libre zara libre aitte
Stanza name
Lauko berdina, 3 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Hiru puntuko berdina (ip)
Bertso kopurua
18

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-03-10 Zigoitia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin

Stanza name:  Lauko berdina, 3 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Hiru puntuko berdina (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Lauko berdina, 3 puntuz eta 8 silabaz
Doinua: Libre zara libre aitte


O. Iguaran
Martxa bajatu ezina (bis)
haizea hain dator fina
gainera beitu ze ondo
gelditzen zaizun liftinga.
Gelditzen zaizun liftinga
martxa bajatu ezina.

A. Martin
Malko bat doa barrera (bis)
atera nahi dut atera
kotxe gainean daukagu
autopistako barrera
Autopistako barrera
malko bat doa barrera.

O. Iguaran
Nere beldurrak galtzeko (bis)
ta zureak estaltzeko
duda bat neukan aldiro
zuk zenion zapaltzeko.
Zuk zenion zapaltzeko
nere beldurrak galtzeko.

A. Martin
Zapaldu, zapaltzen segi (bis)
ta aurreko hori geldi
zentzu guztitan daukazu
autoestima gehiegi.
Autoestima gehiegi
zapaldu, zapaltzen segi.

O. Iguaran
Horren nahiz elegantea (bis)
hartuz gero bolantea
baino aizu ze izan da
horko argi brillantea?
Horko argi brillantea
hartuz gero bolantea.

A. Martin
Izotz, elur ta orbela (bis)
eta halere horrela
argi bat aipatu duzu
uste dut Sanpedro dela.
Uste dut Sanpedro dela
izotz, elur ta orbela.

O. Iguaran
Berrehunean ze gustura (bis)
izotza, elurra, ura
ni pasa naizen tokitan
izotz guztia urtu da.
Izotz guztia urtu da
izotza, elurra, ura.

A. Martin
Marra bat marrari josi (bis)
ta asfaltoa egosi
gera zaitez restopean
kasko bat nahi dut erosi.
Kasko bat nahi dut erosi
marra bat marrari josi.

O. Iguaran
Hara peajeko malda (bis)
ta nahiko nizuke galda
ez frenatzearren bertan
bakarrik altxatze al da?
Bakarrik altxatze al da
hara peajeko malda?

A. Martin
Zure bolante torpetan (bis)
dardara bat dut orekan
justu hamabi puntu dira
ta hamabi hoiek kopetan.
Ta hamabi hoiek kopetan
dardara bat dut orekan.

O. Iguaran
Ja gelditu zera kalba (bis)
hobe det zapaldu galga
ez zenidan esplikatu
hiruretan ze pedal da?
Hiruretan ze pedal da?
Hobe det zapaldu galga.

A. Martin
Eskuinekoa dirudi (bis)
hemen nago txuri-txuri
esan zaidazu egia
nik zer egin dizut zuri?
Nik zer egin dizut zuri?
Hemen nago txuri-txuri.

O. Iguaran
Frenoa juxtu da eta (bis)
eskukoa det gordeta
biak egingo ditugu
hor frenatu eta buelta.
Hor frenatu eta buelta
eskukoa det gordeta.

A. Martin
Hemezortzi buelta jada (bis)
eta dena hotzikara
ez dakit nora goazen
Bilbo edo Baionara.
Bilbo edo Baionara
hemezortzi buelta jada.

O. Iguaran
Hartu degunez nibela (bis)
ez naiz geldituko bela
hara oraintxe pasa det
Almeriako kartela.
Almeriako kartela
ez naiz geldituko bela.

A. Martin
Hau oporretan bezela (bis)
komisaria hotela
uste dut guardia zibilek
geratzea nahi dutela.
Geratzea nahi dutela
ze oporraldi, ze hotela.

O. Iguaran
(*)
Hara-hara konturatu (bis)
mantsotu eta geratu
gasolina behar zunik
ez zenidan esplikatu.
Ez zenidan esplikatu
mantsotu eta geratu.

A. Martin
Ez naiz inor juzkatzeko (bis)
ta zu inor gustatzeko
laban bat ekarri baitut
lau kurpilak puskatzeko.
Lau kurpilak puskatzeko
ez naiz inor juzkatzeko.

(*) Poliki-poliki kantatzen du.