Bertsos - View details   To know more about this section

2018-05-18 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2018-05-18 Antzuola Jaialdia
Conductor
Jauregi, Alazne
Bertsolaris / Authors
Zubeldia, Iker
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Aurten 25 urte dira Lazkao Txiki hil zela. Ispiluari jarritako bertsoak gogoan dauzkagu denok. Eta zuk zer ikusten duzu ispiluaren aurrean jartzen zarenean?

Description

Melody
Komeni zaigun ixtoria bat A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-05-18 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia
Pozgarria da ispilu aurrean
nahi dezuna ikustea
baina beti ez da hain gustokoa
etortzen dan albistea.
Begira nere kopeta haundiai
ta oraindik naiz gaztea
nik ispiluan aurrekaldean
ikusi izan det bestea. (bis)

Goizen jaiki ta lehenengo buelta
handik jotzen det jakina
ta handik behera zintzilikatu
lehenbiziko zipriztina
han dagonakin hamaika kontu
eta kantu naiz egina
gainera beti izaten degu
konbertsazio berdina. (bis)

Ispilu batek erakusten du
zenbat irudi ta forma
bakoitzak daukan autoestima
hark azaltzen du ondona.
Noski denentzat izan liteke
oso erreminta ona
baldin ikusten asmatzen bada
azal barruan dagona. (bis)