Bertsos - View details   To know more about this section

2018-07-13 Alegia Jaialdia [Bertsoa]

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2018-07-13 Alegia Jaialdia
Conductor
Artola, Mikel
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Luxuzko arropa denda bat duzu, Iker. Gaur Amets etorri eta laguntza eskaini diozu, baina moldatuko dela esan dizu. Bi ordu geroago joan zara, eta hor ditu denak hankaz gora.

Description

Melody
Mando baten gainean I
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-07-13 Alegia Jaialdia [Bertsoa]


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia
Alkondara jantzi du
nolako sorpresa!
Praka puntillatako
zeukan interesa
korbata lotzeko`re
bazuen pereza
mutil hau adornatzen
ez dago erreza!

A. Arzallus
Horko galtza pitillo
estu ta tinkiak
horko alkandoraren
lau botoi ttikiak
horko korbata traje
ta horko nikiak
denak ni baino hobeto
dauzka manikiak.

I. Zubeldia
Manikiai begira
jarri hurrengoan
mutil hau apaintzea
ez da irten doan.
Galtzerdik utzi itzazu
apalan ondoan
gabe azaldu zera
etorritakoan.

A. Arzallus
Ia lehen minututan
joan naiz eskapo
galtzerdiak ikustean
egin naiz bertako
fin-finak ta politak
sentitzen naiz guapo
baina ez dute balio
bertso saiotako.

I. Zubeldia
Honen analisia
kantatu nahi nuke:
sandali hoiek dauzkate
hoeita zazpi urte
nikia erosi zun
hiru euron truke.
Zuri tokatzen zaizu
txorimalon looke.

A. Arzallus
Nunbait ikusten nauzu
narrats bezain galdu
zure hitzekin ia
lau kilo argaldu.
Txorimaloen gisa
behar badut azaldu
soinean daukazuna
erantzi ta saldu.

I. Zubeldia
Hala esan diot nik
baina ez da zeharo
txorimalotik pixka’t
urrunago dago
hala ere jazten da
pixka bat arraro
txino bat hor daukazu
bi kale beherago.

A. Arzallus
Baina nik hemen jantzi
nahi nuke azala
nahiz mila aldiz probatu
behar den bezala
montoi bat egin det ta
hor uzten dut hala!
Espero det doblatzen
moldatzen zerala.