Bertsos - View details   To know more about this section

2018-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2018-07-16 Markina-Xemein Jaialdia
Conductor
Errasti, Amaia
Bertsolaris / Authors
Artetxe, Miren
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Aspaldian entzun dut borondatezko lana egiteko jendea falta dela. Herri bazkariak egin gabe, txosnak itxita... Auzolana krisian dago?

Description

Melody
Gure aurreko guraso zaharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artetxe

Zenbat ekimen gelditu dira
berriz bertan behera aurten?
Txosnetarako txandetarako
ez da soberan izaten
nahiz auzolana maite dugula
ja ohitu garen esaten
nola denbora gutxi daukagun
ta nola bizitza bat den
lanean merke saltzen dugu ta
doan ez dugu ematen.

“Herriko jaiak talde honekin
berez ez doaz inora”
“Karpa horrela jarrita nola
ingo du giroak gora”
“Jarri ezazu barra horrela
egin ezazu aproba”
“ Hau nik esanda bezela askoz
egokigo egongo da”…
Besteen lana kritikatzeko
hartu ohi dugu denbora.

Gure kultura auzolanean
oinarritua omen da
baina gezurra bihurtu zaigu
esaldia jada benga!
Pozik gabiltza kontsumituaz
eta kalera irtenda
beteta gure festetarako
ekimen denen zerrenda
baina gurean konpromisua
minututan kontatzen da.