Bertsos - View details   To know more about this section

2018-10-07 Oñati Plaza librea [Bertsoa] / Agin Laburu, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2018-10-07 Oñati Plaza librea
Bertsolaris / Authors
Laburu, Agin
Zubeldia, Iker
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Librean

Description

Melody
Gaixo nengoen joan dan aspaldin
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
9

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-10-07 Oñati Plaza librea [Bertsoa] / Agin Laburu, Iker Zubeldia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu
Baja konturik ez dakakela
beraz nahi nikek nabaitu
hori dala ta zaletasunen
bide hortatik jarraitu
ehiza-sagardo uztargarriak
direla nahiz eta aitu
zaletasunak aipatzekotan
bertsuak elkartzen gaitu.

I. Zubeldia
Arrazoia dek elkartasuna
bera diagu muinetik
lantegi hontan jardun baikinen
ume koxkor ginanetik
bion erdian bertsoa dago
sentitzen degu zainetik
hala’re beti kantatzen degu
alde desberdinetatik.

A. Laburu
Bai baino askoi alde berbera
eskaturik aidanian
estereotipo bat banian nik
ahal bezela jira nian
eta hi ez al haiz sentitzen Iker
maiz plazaren tiranian?
Serio jardun nahi ta txistian
zai gelditzen diranian.

I. Zubeldia
Neronek ere hala uste dit
eta ezin disimula
estereotipo jakin batekin
egiten zigutek burla.
Nundik hasi ta nora eraman
nahiz eta ezin kalkula
jakin zazute pailasoek`e
negar egiten degula.

A. Laburu
Pailasorikan onena igual haiz
izenez eta izanaz
baino aldiro lantegi bera
ezinbesten`e zertan has?
Pentsa dezagun une batian
bertsolariaren lanaz
hi`re nazkatu egingo hintzan
eunero angulak janaz.

I. Zubeldia
Bazekiagu nolakoa dan
bertsoaren politika
entzulegoak ipintzen gaitu
alde batean jarrita
ezin da joan itxura eta
formetatik ihesika
baina bizirik irteten gera
ez gera hortik bizi ta.

A. Laburu
Beti bizirik irteten gaituk
ta hori ez dek notizi
bertsolarien lanan gainian
aritu gaituk lehenbizi
baino munduan baditugunez
mila eta bat gutizi
negar pixka bat eginagatik
ez gaituk hain gaziki bizi.