Bertsos - View details   To know more about this section

2018-02-09 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Abra Saria (17. 2018. Getxo)
Performance
2018-02-09 Getxo Sariketa
Gai-emailea
Uria, Imanol
Bertsolaris / Authors
Arrizubieta, Aroa
Proposed topic
Sartu zara, baina ez dakizu noiz eta zelan aterako zaren.

Description

Melody
Arratsalde on ta aupa zuek
Stanza name
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

2018-02-09 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta

Stanza name:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 


A. Arrizubieta
Aspaldi egin nuen hontako
beste askok lez aukera
eta guztia mugatu zen hor
telefono dei batera. (bis)
“Bai nahi dut” esan nuen nik gogoz
ta orain pentsatze aldera
esaten dut hemen nago eta
ez dakidala ondo zera
ea ahal den ondo atera
zai nago ta beldurra dut nik orain
nik egiteko aurrera. (bis)


Hau ez da berez gauza normala
baina ez da adikzioa
aspaldi egin nuen hontako
nirekiko elekzioa. (bis)
Aurrera joan behar naiz baina
hasi behar da akzioa
ta ez dakit ikasiko dudan
behingoagatik lekzioa
nahi nuen perfekzioa
baina komenigarri ote da
titi operazioa? (bis)


Imajinatu gero pezoia
insensible daukadala
nire gorputza bilakatuaz
beste batzuentzat gala (bis)
merezi ote du egiteak
pentsatu bezala, hala?
Korrika atera behar ote naiz
orain hemen berehala?
Ez dut nahi artifiziala
gustora nago ta izango naiz
Aroa bat naturala. (bis)