Bertsos - View details   To know more about this section

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (10. 2015)
Performance
2015-12-19 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Laburu, Agin
Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek, Agin eta Xamoa, urteak daramatzazue herriko kultur taldean lanean. Erretiroan pentsatzen ari zarete, baina ez dago erreleborik.

Description

Melody
Menditarra naiz eta gogoan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu:
Bertso eskola sortu genuen
indarrez eta adorez
eta urtetan segi dun arren
ume txikien kolorez
larogei urte laister ditugu
eta Xamoa faborez
bertsotan segi nezake baino
saiuak antolatzen ez.

Xamoa:
Nahiz ta herrian ezagun garen
bi aitona, bi eredu
bizkar gainean nola dauzkagun
biok larogeina negu
umeak hasi, umeak joan
baina bakarrik gaude gu
esan beharrik ere ez dago
zerbait gaizki egin degu.

A. Laburu:
Zeozer gaixki egin degula
ez gaituk hasi ederki
gu biok izan bihar badegu
gazte guztien aterki
gure pausuan nahiz ta poliki
juan emeki-emeki
diferentia litzake Messik
bertsotan baldin baleki.

Xamoa:
Baina Messik'e izango luke
txapelketan hitzordua
beti irabazi, beti lehena
hori ez da helburua
gureak dira plaza librea
taberna ta otordua
eta gurekin bukatuko da
gu bion bertso modua.

A. Laburu:
Zu ta nerekin bukatuko da
herri txiki hontan kito
bertso eskolan ez dabil eta
nahiko neska ta mutiko
herri txikitan holako modak
beti baitira zikliko
baina zu lasai bertsolaritza
herri hontan ez da hilko.

Xamoa:
Baina aldea ez al da bizi
edo bizirauten segi
alperrik dira orain arteko
ez dakit zenbat izerdi
bertso eskolak ze onak diren
ezin dizut nik ageri
baino eskolatik asko dute ta
bertsotatik gutxiegi.