Bertsos - View details   To know more about this section

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (10. 2015)
Performance
2015-12-19 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Laburu, Agin
Martin, Alaia
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Agin, baserritarra zara. Lege-hauste bat dela eta, lan sozialak eginarazi dizkiote Alaiari, eta gaur, Agin, zure baserrirako bide-bazterrak garbitzera etorri da Alaia.

Description

Melody
Zer da gaur Donostian
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Alaia Martin

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu:
Sozio berri bat det
primeran, primeran
langabezian nahiz ta
asko dan ileran
nere etxera zatoz
zure ibileran
ibili zinalako
han nunbaiten juergan
Alaia ba al dakizu
eskoba bat zer dan? (bis)

A. Martin:
Hortxe nenbilen juergan
salto ta krixkitin
ta orain zu laguntzen
sentitzen naiz ziztrin
dena desastre hutsa
etxe eta izkin
dena lurrez beteta
dena zikin-zikin
ta hau ez da garbitzen
Mistol ta Fairykin. (bis)

A. Laburu:
Holakua zinanik
gaur arte ez nekin
baino ahalegintxo bat
egigun behinepin
karrerarik ez dago
Mistol ta Fairykin
lehenbiziko urratsa
behar degu ekin
baserrira zer zatoz
takoizko botekin? (bis)

A. Martin:
Edozein lekutara
ditut eramaten
berri-berri-berriak
lortu ditut aurten
jo ba bai lana dago
baserritzar baten
a ze kaka usaia
zaila da jasaten
behiek ez al dakite
komunera joaten? (bis)

A. Laburu:
Legia egin zendun
zuk noizpait'e hautsi
ta horren ondorioz
eskobari eutsi
hemen zabalik daude
horrenbeste auzi
lanerako ez dezu
borondate gutxi
gaur arte ez zekiten
jun ta erakutsi. (bis)

A. Martin:
Mari Karmen behiak
triste begirada
Eusebiak esertzeko
Rocan zenbat traba
desesperatu egin naiz
dakizun gisara
lege guztien aurka
agertzen naiz hara
lan soziala hau ez
antisoziala da.