Bertsos - View details   To know more about this section

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (10. 2015)
Performance
2015-12-19 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Kalean pasatzen ikusi duzu eskuetan opari bat daramala. Irribarrez doa.

Description

Melody
Norbere mundu intimo
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jendeak epaitzen ditu
gaizkia eta ongia
ijito izanez gero
mundu hau ez da handia
denek dute beraientzat
behatz erakusgarria
etxe hutsa ta patrika
baliabidez urria
baina hor doa kaletik
ta badiot inbiria
irriparretsu baitauka
goitik behera aurpegia
inoiz ez du ezer euki
eta aurten miraria
Olentzero etorri da
badu bere oparia. (bis)

Kanpotik somatzen dira
saltoka bere barrenak
sarri gure loteriak
ez dira horren hurrenak
barrez begiratu dio
azeratik zetorrenak
eta nik ikusten ditut
beste azeran daudenak
eskola pribatutako
neska-mutil pijoenak
guztiak denetik dute
baina nolako problemak
batek opari batekin
ito ditu bere penak
ta gehiagon eske daude
denetatik daukatenak. (bis)

Kanpotik iruditzen zait
hau ez ote den krimena
Play stationa, Barbyak
batzuk badute den-dena
besteek topatzen dute
armairuan dagoena
ta mutil koxkor honena
da adibide onena
gu begiak zabaltzera
gaur eraman gaituena
aberats ez da daukana
dena etxean barrena
baizik pozik egoteko
gutxien behar duena
hemen zuk egin diguzu
oparirik ederrena. (bis)