Bertsos - View details To know more about this section
Ganetxiki ikhazkina eta Kattalin maingua edo bi maiteren arteko amodiozko solasak [Bertsoa] / Jean Martin Hiribarren
Ganetxiki ikhazkina eta Kattalin maingua edo bi maiteren arteko amodiozko solasak [Bertsoa] / Jean Martin Hiribarren
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kattalinek
I
Uztar hunat, uztar harat, jauzikoetan Ganetxiki, (berriz)
Plazan denean dantzan hari zoin den eder bazinaki, (berriz)
Bi matheletan zinetzozke eman bi musu segurki (berriz).
Ganetxikik
II
Mothoa xut, ikhusten dut ene bihotzeko Kattalin,
Xingilka hurbiltzen plazara... Zer zorion! Zer atsegin!
Zeruko Jainkoak ez balu oraikoan maingu egin.
Kattalinek
III
Hara non den Ganetxiki, haretxek du ene bihotza.
Ez dakit bada nik zertako erraten dioten beltza;
Segurki bera bezain xuri ez du egiten ikhatza.
Ganetxikik
IV
Begiaz klisk, niri kheinu, Kattalin urrundik hari da.
begiratzean iduri du haren begiak simista,
Ederragorik nork zukeien izan ez balu gorrasta.
Kattalinek
V
Agur, agur, Ganetxiki, ai zoin ederki zaren hola!
Nahiz ez duzun xuriegi egungoz athorra fola,
Atsegin guri egiteko, emazu dantza kakola.
Ganetxikik
VI
Ai, ene maite pollita, gaitezin biak orai dantza,
Egizu aintzinerat jauzi, gero enekin balantza,
Ez duzu arinik jauzteko, estekatu behar gantza.
Kattalinek
VII
Dantza gaiten, Ganetxiki, iduritzen zaizkit izarra!
Herrian parerik ez duzu, oi ene senhar beharra!
Sar zazu belhaun handi hori, bai eta xuxen bizkarra.
Ganetxikik
VIII
Zer zoriona guretzat, lastozko jauregi batean!
Ni errege, zu erregina, laratzaren aitzinean!
Ni xirolarekin, zu kantuz, biek errepikatzean!
Kattalinek
IX
Bi biak gira biziko, xoriak baino arinago,
Zerbait ekartzen badautazu, eltzearen bethetzeko,
Hori ez ahantz, Ganetxiki, beude kantuak geroko.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 203 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/