Bertsos - View details To know more about this section
Hiriarthen lehenbiziko garaitia [Bertsoa]
Hiriarthen lehenbiziko garaitia [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Urreaz gosetuak, Erroma hiritik,
Etsaiak jin zaizkigu, begiak uherik,
Arthaldetan otsoa nola den ikhusi!
Gure gainera bardin zorrotzik erori. (bis)
II
Hiriak erre tuzte, bazterrak funditu,
Harmak gure odolaz maizegi gorritu,
Haika, herriak haika, harmatuz haizkorez
Urre biltzaile hoiek anbilka hil hotzez (bis)
III
Hara, hara han dira, harmez estalirik,
Milaka janzten dira mendi gerendetik,
Goazen, goazen, gudura ximixtak iduri,
Hil, hil, aldia dugu, garen mendekari (bis)
IV
Jo hor, jo hemen eta alde guzietan,
Leher eta sarraska haizkor azpietan,
Zeha, zeha, ostika, burdin ekarleak,
Egun suntsi detzagun odol ixurleak (bis)
V
Jo, jo, nehori barka eztiozozue,
Heriotza eskuez erein ezazue,
Jo, jo, bethi, jadanik urratu dirade
Iziturik iheska abiatzen dire (bis)
VI
Lasterka hor dohatzi, zaldunak jarraiki,
Matxeta zorrotzekin buruak ebaki.
Non zaizte erromatar agintari onak?
Non gure herritarren espantu gizonak? (bis)
VII
Non dire zuen oste atzo hiri ederrak!
Non ezin garaituzko gerlari zaharrak!
Han dira ordakian odolez igeri,
Bizirik ezta nehor bakar bat ageri (bis)
VIII
Hain ongi ibilirik zazpi oren huntan
Unhatuak daude erredol azpitan,
Bihar goizik, belek hila dute joko,
Oste eder hetarik bat ez higituko (bis)
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 205 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/