Bertsos - View details To know more about this section
Xoxo mokho beltxa [Bertsoa] / Martin Arrupe "Darrupe"
Xoxo mokho beltxa [Bertsoa] / Martin Arrupe "Darrupe"
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Munduan guziak
Ez gare higualak,
Jaunari graziak.
Baditugu hegalak,
Bainan ezin ibil
Orai ni airean,
Hemen nago, humel,
Ene ohatzean.
II
Gazte eta libro,
Egon nintekelarik,
Ez nuen oraino
Halako lan beharrik;
Bainan ez sinhesten
Amaren errana,
Berak ongi lehen
Frogatu zuena.
III
Mokho hori hautan
Fidaturikan sobra,
Orai urrikitan
Egin ondoan obra,
Banaki bederen,
Bi, hirur, lauretan,
Parte duna zoin den,
Ene arroltzetan.
IV
Lehen zoin lehenka,
Heldu ziren guziak,
Ni ganik iheska,
Orai dire hasiak,
Xoxo mokho beltxa,
Ni naiz orai hula,
Munduan neskatxa
Zenbait den bezala.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 206 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/