Bertsos - View details   To know more about this section

Stabat Mater [Bertsoa] / Jean Duvoisin "Gazteluberri"

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Periodical Performance
Lore Jokoak (13. 1864. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Authors
Duvoisin, Jean "Gazteluberri"

Description

Title
Stabat Mater
Dokumentuan jasotako izenburua
Stabat Mater
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Jesus ona gurutzean, Itzaturik ikustean
Signature
Jean Duvoisin
Date
1864-00-00
Bertso kopurua
20
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
207

Stabat Mater [Bertsoa] / Jean Duvoisin "Gazteluberri"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Jesus ona gurutzean
Itzaturik ikustean,
Ama zagon nigarrez.

II
Oinhazerik gaitzenean,
Lantzaz joa bihotzean,
Ethendu zen auhenez.

III
Zenbat ahal zen samina,
Ama saindu haren mina,
Atsekabez bethea!

IV
Han zagoen auhenetan,
Nigar eta hesturetan
Ikustean semea.

V
Hanbateko oinhazean,
Ama haren ikustean,
Nork ez duke nigarrik?

VI
Ama! semei begiratuz,
Nor ez egon minez, doluz,
Nigarretan urthurik?

VII
Ikusi du azotatzen,
Gure gatik estiratzen,
Bere seme eztia.

VIII
Ikusi du hagoratzen,
Herioak akhabatzen,
Zeru lurrez utzia.

IX
Amodio ithurria,
Emadazut min bizia,
Pairatzeko zurekin.

X
Jainkoaren gogokotzat,
Amodioz Jesusentzat
Egizu erre nadin.

XI
Sar dizazut bihotzean,
Jesus onak gurutzean
Hartu duen zauria.

XII
Zure seme zaurthuaren
Ene gatik jasan penen
Emadazut erdia.

XIII
Hil arteo, haren minez,
Deithoratzen nigar zinez,
Nagon bethi zurekin.

XIV
Nahi nuke zurekilan
Habearen itzalean
Nere goitza egin.

XV
Birjinarik ederrena,
Onhets zazu ene pena,
Zurearekin baltsan.

XVI
Jaun onaren gurutzea,
Harek jasan oinhazea,
Iduk bezat gogotan.

XVII
Haren zauriz zaurt banedi
Gurutzeaz ere hordi,
Zure semea gatik.

XVIII
Ama ona, zain nazazu,
Zure haurra beira zazu,
Ifernuko garretik.

XIX
Egidazu gurutzeaz
Semearen pairamenaz
Hazkartzeko grazia.

XX
Hiltzen naizen oreneko,
Emadazut arimako
Aingeruen gloria.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 207 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/