Bertsos - View details To know more about this section
Jaun andre gaien arteko dialoga [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"
Jaun andre gaien arteko dialoga [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Zure eta neure seinaleen xedea,
Duzu segur elkarri esku ematea,
Dugun beraz medita bezalaren hartzea
Eta dugun hitzetan agertu fedea.
II
Etsai enganakorrak asko du asmatzen,
Errekontr´onetarik gaitu maiz urruntzen,
Gure leialtasuna ohi du frogatzen.
Jauna gurekin bada errex da benzutzen.
III
Tugun etsaiaren boz maleziosari
Kasurik egin gabe, hotsak aferari,
Hainitzek ohi dute gerorat egorri.
Luzamenak ez diote gauz´onik ekharri.
IV
Aithor dut jaunak ez du geroa agindu,
Eta oraiaz behar gare baliatu,
Bainan ez dugu behar sobera presatu,
Gauzak ongi ethorriz gaiten abiatu.
V
Gauzak ethortzen dire ongitto bilhatuz,
Baiet´ere gozatzen ongi merezituz.
Deusik ez dugu galtzen oro baliatuz,
Ez eta irabazten gerorat luzatuz.
VI
Ikusten dut luzamen horrek zaituela
Xokhatzen eta horren aiphamena bera
Duzula higuin, nola haur onak minena,
Gauzak konplitu bitez ontsa den bezala.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 208 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/