Bertsos - View details To know more about this section
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"
Bertsoa entzun |
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Arregi:
Erabaki zuenez
hala izatea
bere araua ez zen
neretzat kaltea
baina honek du arau
interesantea
begetarianoa
ez praktikantea. (bis)
A. Igartzabal:
Begetarianoa
askoren antzeko
hau plastikoan dator
ta dena tarteko
Carrefourren erosi
ta honen menpeko
hau txerria danikan
ez dezu usteko? (bis)
M. Arregi:
Zuretzat sukaldatzen
eguerdi ta arrats
lehenengo bi berdura
gero hiru mahats
eta hala ere zu
zabiltz horren narrats
koherentzia zer den
ba al dakizu Aratz? (bis)
A. Igartzabal:
Nere koherentzia
al dabil dilindan?
Horrelako ugari
dabil nere jiran;
koherentzia berdea zan
ta, Maider, segidan
ni entereatu gabe
astoak jan zidan. (bis)
M. Arregi:
Hola baldin bazabiltz
nola ez dizu jango
beti sukaldatuta
hemengo ta hango
baina zu lasai, Aratz,
ez gara bi bando
zure lagun bejetei
ez diet esango. (bis)
A. Igartzabal:
Zure arrazoi hori
ondo onartuta
gaur utzi nauzu, Maider,
espabilatuta
jaizu txerrie lasai
ez da nere kulpa
zelaira noa eta
segea hartuta. (bis)