Bertsos - View details   To know more about this section

2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Haritz Mujika

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-09-14 Oñati Txapelketa
Gai-emailea
Narbaiza, Iban
Bertsolaris / Authors
Mujika, Haritz
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Kazetaria zara. Zure lan jardunean ez zara libre sentitzen.

Description

Melody
Oraindik hango oihartzun hots bat
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Haritz Mujika

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz Kataluniak bide zuzena
sarri asko erakutsi
atzo Diadak nonbait ez digu
berri pozgarririk utzi
beste urtetako garrik ta indarrik
kaleetan ezin luzi
jada edonork jakin dezake
zebilela jende gutxi
artikuloa prestatu det nik
bere datu eta guzi
baino Berrian zuzendariak
ez du nahi hori ikusi.

Beste urtetan zenbat argazki
ta zenbat notizi ear
aurten, ordea, kale bazterrak
zeuden jarraitzailez mehar
baino halere Martxelo dago
guztia ezkutatzear
ta berriz ere hamaika gezur
lasai argitaratzear
nahiz ta euskaldunak hau letutakon
igual egingo dun negar
kazetaritzak objetiboa
ez al zuen izan behar?

Bulegootan alperrik dago
hain kazetari gaztea
komunikabide bera ere
gero ez bada askea
pena ez al da gezur guztiak
txukun jarriz gorpuztea
kontrako berri guztiak hustu
ta aldekoak puztea
poz emateko bidea bada
berriak berriz hustea
hobe izango det hemendik joan
ta lanbidea uztea.