Bertsos - View details   To know more about this section

2019-09-21 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Ane Zuazubiskar Iñarra

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-09-21 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Labaka, Maddi
Bertsolaris / Authors
Agirreazaldegi, Ainhoa
Zuazubiskar Iñarra, Ane
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ane nagusia eta Ainhoa langilea zarete. Lanetik ateratzeko ordua iritsi denean, zu, Ane, konturatu zara lanerako erreminta sorta bat daramala Ainhoak besapean.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-09-21 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Ane Zuazubiskar Iñarra

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Zuazubiskar:
Ez nekien zeukanik
lapurtzea lege.
Askotan egin dizut
Ainhoa, mesede
eta nahiz ta lanean
ari zaren trebe
jar ezazu enpresan
nik adina fede
soldatatik kenduko
dizut hori ere.

A. Agirreazaldegi:
Etxekoak apurtu
samar diralako
presaz hemen lau tresna
gaur hartu beharko
tira, lasai ekarri
nitzake biharko
disimulatu gabe
banindoan bapo
lau erraminta zer da
CAF enpresarako?

A. Zuazubiskar:
Ta gainera kexaka
hasi alajaina!
Bai gureak badauka
halako tamaina;
eramatea berez
ez, ez zen iraina
asko ditugulako
ia behar aina
eskatu ez izanak
kezkatzen nau baina.

A. Agirreazaldegi:
Hogeita bost urtean
enpresa hontan lana
hemen dena berritu
ohi da banan-bana
kaxa berriak datoz
bi urtetan barna
baimena eskatzea
ene hau da zama!
Kaxa baten botata
aurkitu dudana.

A. Zuazubiskar:
Behar ditugulako
daude kaxa pila
hor arituko zinen
tresnaren bat bila
ta etxera bidean
ahal bezain isila
bihar etorri zaitez
ohi bezain abila
baina azken aldia
hau izan dadila.

A. Agirreazaldegi:
Nahiz ta bota didazun
zuk bronka itzela
jakizu zure goian
jendea badela
eta langileori
luzatu kordela
ez bota zuk hain bronka
luze ta itzela
lana ez defendatu
bizitza bezela.