Bertsos - View details   To know more about this section

2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Unai Izagirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Authors
Aizpurua Olaizola, Oier
Izagirre, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Enpresa bateko jabeak zarete. Langileek kafe makinan denbora asko pasatzen dutela uste duzue. Zuk, Unai, kafe makina kendu nahi duzu. Oierrek, berriz, ez.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Unai Izagirre

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Izagirre:
Makina batek berez badauzka
horrenbeste erabilpen
baina itxuraz ondo erabiltzen
ez degu beti jakiten
arazoa nik zein dan badakit
buruari eragiten
kafe makinan egon ezkero
ez da piezarik egiten (bis)

O. Aizpurua:
Zu bai pieza galanta zera
patronalean jarrita
nahiz ordu erdi hontan galtzea
berez ez degun polita
erabakia hartu nahi dezu
kafea kolpetik kita
nola kenduko degu enpresak
CAF izena edukita. (bis)

U. Izagirre:
Gure enpresak horretan al du
bere jardunan ardatza?
Tren kontuetan hori hala dela
berez badaukat zalantza
gure arazoa azken finean
kontu soil honetan datza:
kafeak falta du azukrea
eta langileek gatza. (bis)

O. Aizpurua:
Ba gatza jarri ordun makinan
Unai, nigatik primeran!
Baina kafea behar dute hauek
batzuk ileran-ileran
aurrerantzean ezin badute
kafe gehiagorik eran
en modo espera jarriko dira
ordenagailuen eran. (bis)

U. Izagirre:
Bestela ere egoten dira
modo esperan bezela
itxuraz gehitxo maite baitute
kafe makinan epela
baina laguna ohartu zaitez
gaizki gabiltza bestela
kafe makinan dauden txanponak
guretzako ez direla. (bis)

O. Aizpurua:
Nahiz ta makinan dauden txanponak
ezin atera eltzetik
langilerikan ez degu behintzat
kexa ta kexa ertzetik
ni ez naizenez asko fidatzen
zuk esandago hitzetik
badaezpbada kafe termoa
ekarriko det etxetik. (bis)