Bertsos - View details   To know more about this section

2019-10-26 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Unai Muñoa, Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-10-26 Eibar Txapelketa
Gai-emailea
Etxezarreta, Itziar
Bertsolaris / Authors
Muñoa, Unai
Uranga, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hamar urteko ume baten gurasoak zarete. Aurten Eurodisneyra joan nahi duela eta, itsulapikoa eskuetan duela etorri zaizue.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-10-26 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Unai Muñoa, Jokin Uranga

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Muñoa:
Zenbat jira eta buelta
lortu nahiean oreka
familia bat osatzen degu
ez da berriketa
hor eltzeitsua beteta
jar diezaiogun arreta
bere ametsa bete dezagun
merezi du eta. (bis)

J. Uranga:
Ene ume bihotzeko
jarri hor hitz egiteko
krisi berri bat ba omen dator
langileen kalteko
Eurodisneyra joateko
ez zenuen ba beteko?
Igual oraindik beharko dugu
ogia jateko. (bis)

U. Muñoa:
Zorrekin gaina hartuta
hori da gure disputa
larri antxean gabiltzala gu
ezin da ezkuta
baina ez da bere kulpa
ta ni nago hunkituta
ahaleginen bat egin dezagun
zerbait aurreztuta. (bis)

J. Uranga:
Kezka bat dut barrenean
berdin nabil gehienean
umeak gaizki ohitzen ari
gara azkenean
jarrai dezala lanean
ahorratzeko planean
eta joango gara guztia
pasatzen denean. (bis)

U. Muñoa:
Horrenbeste enbarazu
urduri antxa naukazu
nahiz ta arrazoi dezun maitea
pentsatu ezazu
oso ezkorra zaude zu
ta ni zalantzati aizu
nik ziurrenik ezingo dut ta
zeuk esan zaiozu. (bis)

J. Uranga:
Ez egin amets urrunik
hemen ez da errudunik
nik ez det esan maitatu eta
zainduko ez dugunik
ez ukatu maitasunik
hala goxatuko dut nik
gaur ez eskaini bihar eman ez
diezaiokegunik. (bis)