Bertsos - View details   To know more about this section

2019-10-26 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Maiz, Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-10-26 Eibar Txapelketa
Gai-emailea
Etxezarreta, Itziar
Bertsolaris / Authors
Maiz, Gorka
Uranga, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bi senide nerabe zarete. Duela hamar urte gurasoak banandu zirenetik, ez duzue harremanik izan amarekin. Orain, zaintza partekatua eskatu du. Jokin, Gorkak esan dizu aukera eman behar zenioketela.

Description

Melody
Lagundurikan danoi II
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-10-26 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Maiz, Jokin Uranga

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uranga:
Zaintza partekatua
eta barkamena
guzti hau jasateko
behar da kemena
gainditu dugunean
barreneko pena
Gorka, ez dakit al den
joatea onena,
orain zergatik nahi du
lehen nahi ez zuena?

G. Maiz:
Izan ginen banantze
zital baten jabe
ta ordutik etxean
ez al gabiltz grabe?
Entzuteko aukera
degu parez pare
nik hau esango dizut
suabe-suabe:
ume bat ez da ezer
amarikan gabe.

J. Uranga:
Guri tokatu zaigu
hala izatea
hamar urtean eman
baitigu pakea
orain nahi du gu bere
ondora joatea
nahiz ta deituko didan
“semetxo maitea”
kostako zait berari
“ama” esatea.

G. Maiz:
Ordun bere izenez
zuk deitu berari
nik beakin egon nahi det
hori daukat argi
baina ez dakit, Jokin
zuk daukazun garbi
errespeto pixka bat
zor diu berari
egun baten argia

J. Uranga:
Gero argiak egin
zion enbarazu
ta hamar urte luzean
ez dit egin kasu
baztar batean utzi
gintuen ni ta zu
afera hontan hartu dit
barruak ia su
bildurrez nago eta
babestu nazazu.

G. Maiz:
Lasai hartuko zaitut
nere besapean
ta nahi bazu gelditu
zaitea atean
entzutea sekula
ez degu kaltean
gaur arte bizi gera
bertsio batean
ta jakin nahi nuke zer
dagoen bestean.