Bertsos - View details   To know more about this section

Munduko biltzarre jeneralaren gainean [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Periodical Performance
Lore Jokoak (13. 1864. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Authors
Etxeto, Joanes "Senpereko Errient"

Description

Title
Munduko biltzarre jeneralaren gainean
Dokumentuan jasotako izenburua
Munduko biltzarre jeneralaren gainean
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Baduzu izate bat orotako gorena, Lur huntako arbolek erakusten dutena
Signature
Joanes Etcheto
Date
1864-00-00
Melody (txt)
Lilura banaiteke...
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
209-210

Munduko biltzarre jeneralaren gainean [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Baduzu izate bat orotako gorena,
Lur huntako arbolek erakusten dutena,
Xoriek bere kantez ohoratzen dutena,
Eta gizonak bakharrik ukhatzen dubena.

II
Elephantak goizetan salutatzen du hori,
Eta eman izan da ihurzuriari,
Ezagutaraztea zoin den puxant ageri,
Itsasoak du markatzen hau zenbat den handi.

III
Fedegabeak ez ditu begiak altxatu,
Edo bere behatzeak lurrerat aphaldu,
Izan bada malurusa edo fortunatsu,
Bihotz gogortasunaz duzu bethi gidatu.

IV
Naturaleza duzu hain urrun haren ganik,
Nun ez baitu amiratu ahal hurbildanik,
Jinak direla uste du oro hazartetik,
Bainan hazartak ez diro eman ez den onik.

V
Naturalezaren edertasuna daiteke
Izpiritu oroz gainekoaren seinale,
Mogimendua errepausa, segurki erre,
Errealki iraupenekoak ohi dire.

VI
Biltzarre guri khentzen dena denborakotzat
Koloratzen duzu bertze populu batentzat,
Ikusgarria ez ganbiatzen behintzat,
Behatzailea da sanjatzen aphur batentzat.

VII
Beraz baterazkitzu zure pensamenduan
Naturalezaren akzidentak arrimuan,
Suposatuz ikusten ditutzula batean,
Eguneko orenak goizetik arratsean.

VIII
Suposatuz ikusten ditutzula sasoinak,
Primaderako goizak, uda azkenekoak,
Izarrezko gauak bai et´ere lanhozkoak,
Peuntze loreztatuak, bai oihan biluziak.

IX
Suposatuz ikusten dituzula oraina
Landak horiztatuak, sasoinak bilduz gero,
Ukhanen duzu orduan, ogiaz naiz mintzo,
Munduko biltzarreaz idera justuago.

X
Iguzki hori amiratzen duzun denboran,
Sartzen hari dela okzidenteko kopetan,
Bertze behatzaileak ikusten du berritan,
Atheratzen argi hasteko oren beretan.

XI
Eguneko oren bakhotxean iguzkia
Atheratzen da eta argitzen ilhunbea,
Gero munduaren gainean da itzulia.
Gisa hortan du egiten bere piaiea.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 209-210 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/