Bertsos - View details   To know more about this section

Ohore eta opulantzia [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Periodical Performance
Lore Jokoak (13. 1864. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Authors
Etxeto, Joanes "Senpereko Errient"

Description

Title
Ohore eta opulantzia
Dokumentuan jasotako izenburua
Ohore eta opulantzia
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ohorea zuzentasunaz ongilea, Kausitzen zen egun batez piaian urrundua
Signature
Joanes Etcheto
Date
1864-00-00
Melody (txt)
Ohorea zuzentasunaz...
Bertso kopurua
11
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
210

Ohore eta opulantzia [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Ohorea zuzentasunaz ongilea,
Kausitzen zen egun batez piaian urrundua,
Beztimendu zuelarik xar eta zikindua,
Bere baithan zakharkeen pobrearen modua.

II
Orduan opulantzia errekontrak emanik,
Han zagoen karrosa urreztatuan hapanik
Karrosa zainak kontrako khaminoa harturik,
Gerthatzen ziren ustekabez errebelaturik.

III
Opulantziak zelarik beztitua handizki,
Ikusi zuen ohorea jaunzia pobreki.
Hura pobre ikustea ez zaizkon segur ongi,
Zuelakotz aitzinean ezagutu pulliki.

IV
Andreak ohore hori zuelakotz maithatu,
Bai eta bere etxean ximenki alogitu,
Nahi izan zuen berriz ezagutza berritu,
Bai eta adiskidantza berrietan pharatu.

V
Bai harekin nahi zuen bizi unionean,
Errespeturekin egon haren batasunean.
Hori dela kausa ere hasi zen abantzuan
Pleinu handien egiten zorthe malurusean.

VI
Andre horrek urrikamendutsuki erran zion:
Zu zaitut beraz ikusten miseriaren peon.
Behar zinuke brilatu, eta segurki egon
Herronka eder batean eta etxeko jaun on.

VII
Penarekin zaitut beraz iraungia ikusten,
Eta zure ostatua neke da konzebitzen;
Bainan neurekin ethortzeaz zaitut gonbidatzen
Jakinen dut injustiziaren erreparatzen.

VIII
Nerekin karrosa huntarat ethortzen bazare
Sanjamendu ikusiren duzu segurki ere.
Atheraturen zaitut nik zikhinpetik bedere,
Urus ibilaraziren luzez bizi bagare.

IX
Ohoreak erran zion: Senditzen dut egiaz
Ongiaren balioa eskainia bai zutaz.
Iduri du hartu behar nukeiela eskuinaz,
Bainan beldur naiz publikoaren jujamenduaz.

X
Publiko zorroztu horrek denbora huntan dio
Ez gaitezkela ibili elgarrekin oraino,
Bada nahiago dizut ibili oinez libro,
Ni karrosan kondenatua ikustea baino.

XI
Malurus egiten gaitu aberaskua naphurrak,
Eta errendatzen ohitu injustu gizonak.
Fiteki aberastea desiratzen dutenak
Ez ditezke aberastu zuzenbidetik denak.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 210 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/