Bertsos - View details   To know more about this section

2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-11-17 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Laburu, Agin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikotea zarete. Zuen haurra herriko eskola publikora eraman zenuten. Orain, bertan etorkinen seme-alabak gehiengoa direnez, haurra herriko ikastetxe kontzertatu batera aldatzea erabaki duzue.

Description

Melody
Gure munduko bizimodua
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Agin Laburu

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Apalategi:
Gure umeek betiko gelan
lau kolonbiar dauzkate
baina urtero gero ta gehio
iristen dira jo ta ke
ta horregatik eaman ditugu
denak Arizmendi arte
nolabait gorde nahi genituzke
istilutatik aparte
baina zer gera konponbidea
ala arazoan parte?

A. Laburu:
Bietatikan izango gera
ta aukera bat edo bi
zepua jarri genuen eta
gu zepu hortan erori
kontzertatuak ba omen zuen
horrenbeste kategori
hamaika uste, hamaika duda
eta hamaika teori
umeengatik edo gugatik
egin ote degu hori?

I. Apalategi:
Neroni ere ez naiz seguru
hori erantzunteko gai
baina giroai begiratu ta
ez genbiltzan horren lasai
ta ikastolak ustez dauzkanez
banatzeko hainbat dohai
bagoaz nahiz ta inoiz ez garen
kanpoko batzuen etsai
haiek eurentzat ona nahi dute
guk geureentzat ere bai.

A. Laburu:
Kontraesanak bat baino gehio
izaten dira bizitzan
eta, mattia, ni ere dezun
uste hortakua nintzan
eta halaxe aldatu ziran
umeak horren baldintzan
orain, ordea, zalantza daukat
eta zuk diozun gisan
beraientzako ona dana ezin al
da gureentzako izan?

I. Apalategi:
Beraientzako onena denak
igual gureak moteldu
ta publikoak zoritxarrean
honi ezin dio heldu
ta guk gureak beti onenean
nahi ditugunez mantendu
atzean utzi ditugu garai
bateko mila eredu
onak ginela uste genuen...
Frakasatu egin degu.

A. Laburu:
Gure alabak pasatu ditu
zortzi uda, zortzi negu
diozun gisa publiko hori
genuelarik eredu
eta kontzertatzeak halere
mejora asko ote du?
Frakaso hitza aipatu dezu
hori zuzen dezakegu
problema ikusi eta aldegin
errexena egin degu.