Bertsos - View details To know more about this section
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Agin Laburu
Bertsoa entzun |
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Agin Laburu
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Gaztelumendi:
Hartu ote digute
gaizkileen pinta?
A. Laburu:
Horrek gaur ez dit sortu
Unai, neri kinka
U. Gaztelumendi:
propio etorri naiz
bakerok jantzita
A. Laburu:
baino egon behar dezu
txintxo eserita.
A. Laburu:
Nik txintxo itxura det
hala ere, aizu
U. Gaztelumendi:
bitxoan aurpegia
ederra daukazu
A. Laburu:
irakasle ohiak gera
bai ni eta bai zu
U. Gaztelumendi:
honek ez digu egingo
gaurko hontan kasu.
U. Gaztelumendi:
Bat mahonezko galtzakin
sartu da barrura
A. Laburu:
ez dakit sartuko zan
hau zeinen kontura
U. Gaztelumendi:
ez zaie ba gustatu
gaur gure piura
A. Laburu:
ta bera da diona
nun dagoen muga.
A. Laburu:
Hau zure ikaslea
izan zan behinola
U. Gaztelumendi:
orain ulertzen det nik
haserre dagola
A. Laburu:
suspenso bategatik
borborka odola
U. Gaztelumendi:
gaur ez gera sartuko
barrura inola.
U. Gaztelumendi:
Hemen egongo gera
Pachako atean
A. Laburu:
beste diskoteka bat
egin bitartean
U. Gaztelumendi:
sartzea zaila degu
guk gure kaltean
A. Laburu:
hala ere ez degu
utziko pakean.
A. Laburu:
Eman diogu lata
hark guri egurra
U. Gaztelumendi:
ez dakit zenek eman
dion zeni beldurra
A. Laburu:
bi bider bikoa da
horko prosegurra
U. Gaztelumendi:
ez zait asko gustatu
jarri dun muturra.
U. Gaztelumendi:
Keinuka ari dela
iruitu zait neri
A. Laburu:
ta horrek sortzen digu
hainbeste komeri
U. Gaztelumendi:
hau herri harresi bat da
lurrean eseri
A. Laburu:
baino txanponak ditu
hemen bi aurpegi.
A. Laburu:
Ta eseri orduko
altxatuko gaitu
U. Gaztelumendi:
horrek azkar baitigu
gaur esana “aitu!”
A. Laburu:
alperrik da hemengo
kontu eta aipu
U. Gaztelumendi:
zuk ni lepoan hartu
ta aurrera jarraitu.