Bertsos - View details   To know more about this section

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Beñat
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Azal beltzaranekoa zara, euskal hiztun gehienek gaztelaniaz egiten dizute lehen hitza.

Description

Melody
Oso polita zara izatez
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gazte-gaztea nintzela nuen
muga haundi bat igaro
eta geroztik Euskal Herrian
bizi izan naiz luzaro
hemen hazi naiz, hemen hezi naiz
ta ze sentipen arraro
jende guztia dedan itxura
beltzari begira dago
batzutan pentsa izan det gero
ezin dedala gehiago
baina batzuen mingaina beti
zergatik doa lehenago? (bis)

Nahiz erantzuten saiatzen naizen
ni beti aurpegi alaiz
jarrera honek neri bakarrik
nola ez didan egiten gaitz
era hontako egoerekin
aurkitu izan naizenez maiz
ni ze herritan bizi ote naiz?
Ulertzea ere sinesgaitz.
Nahiz batzuetan pentsatzen dedan
“hobe det hastea garaiz”
saltzailetzako juzgatzen naute
hizketan neu hasten banaiz. (bis)

Pentsatzen nuen “Euskal Herrian
denok daukagu kabida”
ta galdera da zergatik inork
ez du jokatzen neurrira?
Ni beltzarana naizela eta
hola ez goaz urrutira
ta eskatzen det jar zaiteztela
zeuen barrura begira
nik’e euskeraz badakit eta
gauz normalena hori da
eta arazo honen atzetik
gehio etorriko dira. (bis)