Bertsos - View details   To know more about this section

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Iguaran, Oihana
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bikotekide atzerritarra duzu. Oporrak dituzuen aldiro, haren familia bisitatzera joan behar izaten duzue.

Description

Melody
Nahiz zoriontsu oroitzen dedan
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Marrokia da nire senarra
ta ez da aukera murritza
bizitza hemen hautatu gendun
ta hori da nere ditxa
tarteka hara joatea da
hark jarri zidan baldintza
eta geroztik nik udararo
betetzen det nere hitza
biren munduak konpartitzea
delako elkarbizitza
ta etortzea nahiko nuke nik
kontua aldrebes balitza. (bis)

Aldiro geunden erdi urduri
bidaia prestatzen lehenik
baina geroztik ilusiotan
ez zaigu falta kemenik
ta ez det uste honen pareko
aukera asko daudenik
bere herria eta kultura
nereganatu nahi det nik
ez det eskatzen bertan baimenik
ta noski ez barkamenik
ta ez det uste bi herrirena
hain aukera txarra denik. (bis)

Bi ume txiki dauzkagunetik
nahiz logistika den muga
sekula ez da gugan gailendu
hara joateko duda
pentsatu hango aiton-amonak
zai dauzkagula gustura
eta umeak iristen dira
aita hazi zen lekura
gurean gisan jasoko dute
hizkuntza eta kultura
bikotearen herria zena
lauon etxe bihurtu da. (bis)