Bertsos - View details   To know more about this section

Primadera [Bertsoa]

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Periodical Performance
Lore Jokoak (14. 1865. Sara) Idatzizkoa

Description

Title
Primadera
Dokumentuan jasotako izenburua
Primadera
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Urtu dire mendi gainetako elhurrak, Bai eta garbitu haranetako urak
Signature
An. "Saratarra"
Date
1865-00-00
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
217

Primadera [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.
Urtu dire mendi gainetako elhurrak,
Bai eta garbitu haranetako urak,
Hedoien artetik sortzen da iguzkia,
Guri egortzeko bere argi maitia,
Huna primadera. Oi zer izen eztia,
Zu zare lurreko plazeren ithurria!
Agur, beraz, primadera,
Agur, loren sasoin ederra!

II.
Bethe dire landak mila lore suertez,
Estali arbolak mila aldaxka pherdez,
Hostuen artian xoriñuak gehizan,
Apexak airetan lili freskuen gainean,
Denek primadera dute laudatzen baltzan,
Denek amodioz erraiten kantuetan,
Agur, agur, primadera,
Agur, loren sasoin ederra!

III.
Gizon nekatzaile hau ez duzu ikhusten,
Lur erdiratua izerdiz du bustitzen,
Iguzki minian hari da leherturik,
Bekokia ilhun, kopeta zimurturik...
Bainan laster huna non dagon itzalean
Ezagutzarekin diolarik bihotzean,
Agur, agur, primadera,
Agur, loren sasoin ederra!

IV.
Artzaina mendian bildotxaren aldean,
Bildotxa larrean amaren errapean,
Etzinik dagotzi goxoki larrainean:
Urtaldiak belhar franko du aintzinean,
Zer du bada eskas? Kasik zoramendutan
Artzain dohatsuak dio bolta ter batean.
Agur, agur, primadera,
Agur, loren sasoin ederra!

V.
Bainan guretzat da primadera eztia,
Guretzat atsegin hoberenez bethia,
Guziek orduan, Amaren ohoretan
Lore ederrenak biltzen tugu phentzetan,
Eta arratsean aldarerat jitian,
Bozkariorekin kantatzen maiz bidian.
Agur, agur, primadera,
Agur, loren sasoin ederra!

VI.
Bai laborariak eta hiriko jendiak,
Artzainak mendian, eskoletan haur gaztiak,
Larrean bildotxak, haranean liliak,
Harroka tartian ur xirripa garbiak,
Primadera dute lorietan ikhusten,
Denek mila gisaz errepikan kantatzen,
Agur, agur, primadera,
Agur, loren sasoin ederra!

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 217 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/