Bertsos - View details To know more about this section
Gizon gazte soldado zortean erorien animoa [Bertsoa] / Martin Arrupe "Darrupe"
Gizon gazte soldado zortean erorien animoa [Bertsoa] / Martin Arrupe "Darrupe"
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Eroriak zortean,
Ez da eskapatzerik,
Ez baitugu gorphutzean
Nehon ere tatxarik,
Gare guanen
Soldado Napoleonen.
II
Lege zahar garbiak,
Aiten aitek emanak,
Parti gaitezen guziak
Hautatuak garenak,
Lorietan,
Ikhas dezagun harmetan.
III
Ez dadiela nehor
Abia bertzetarat.
Bainan gogo onez ethor
Gurekin armadarat,
Xede hori
Ez itzularaz nehori.
IV
Ez idek beharririk,
Kontseilari tzarreri,
Ez dugu nahi bertzerik;
Obedi legeari,
Ez dezagun,
Etsayik gerorrek lagun.
V
Orai gu eta gero,
Heldu diren gazteak,
Izan daitzela bero,
Obeditzen legeak,
Frantziari,
Emagun etsenplu hori.
VI
Biba, biba, Frantzia,
Biba gure bandera,
Fidelki gaiten lehia,
Oraiko lege bera;
Bethi dagon,
Biba, biba Napoleon.
VII
Xoriak primaderan,
Kantaz oihanetarik,
Alegera bihotzean
Negua pasaturik,
Zer loriak,
Horra gure iduriak.
VIII
Ethortzen garenean,
Gu ere armadatik,
Eskal herrian sartzean,
Nork bara kantatzetik
Bozkarioz
Orai goazen amodioz.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 220 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/