Bertsos - View details   To know more about this section

Eskalduna [Bertsoa]

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Periodical Performance
Lore Jokoak (19. 1871. Sara) Idatzizkoa

Description

Title
Eskalduna
Dokumentuan jasotako izenburua
Eskalduna
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Eskaldun arraza Biba, biba, biba!
Signature
An., "Eskaldun bat"
Date
1871-00-00
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
254-255

Eskalduna [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Eskaldun arraza
Biba, biba, biba!
Arrazetan zaharrena,
Arrazetan ederrena,
Arrazetan garbiena,
Biba, biba, biba, biba!

II
Lerden eta zalu
Begietarik su,
Zinta gorria gerrian
Makila galtzar azpian
Iruñatik Baionara
Hola dabil Eskalduna.

III
Mendian sorturik,
Mendian hazirik,
Mendian bizi da beti,
Artzain edo laborari;
Mendi gainetan oraino,
Iduritzen dela libro.

IV
Han ditu loreak,
Guziak bereak,
Harroketan ur xirripak,
Arbolak, xorien kantak.
Han zerutik hurbilago,
Bihotza zabaltzen zaio.

V
Maite tu zaharrak,
Maite bere haurrak,
Maite bere sor tokia,
Maite Eskal herri guzia,
Maite du dantza, jokoa,
Denen gainetik Jainkoa.

VI
Sorhoak utzirik,
Ongi beztiturik
Igandetan elizara
Badoha meza entzutera
Kantatzen ere gogotik,
Bezperetan liburutik.

VII
Elizari kontra
Pilotako plaza,
Han bezperak erran eta
Gizonkia jostatzen da
Abilenak hari dira
Bertzeak jarririk beha.

VIII
Bainan batzuetan
Xirola errepikan
Jauzietan nahiago,
Hasi gaztek lerro lerro,
Zer saltoak! zer zangarrak!
Oreina baizen finak.

IX
Etxean berea
Barna bihotzean
Eskaldunak zer zoria!
Emaztearen legia
Haurren irriak, jostetak
Batean egin othoitzak.

X
Opil eta pitar
Arroltze ta xingar,
Bestetan arno xorta bat,
Zikiro gizen azpi bat
Heldu zaizko mahainera
Guti gaten gibelera!

XI
Holaxe bizi da
Urus eskalduna,
Mendian trankil trankila,
Zer dohako politika?
Landak, etxea, Jainkoa,
Hautan du bere gozoa.

XII
Eskaldun arraza,
Biba, biba, biba.
Arrazetan ederrena,
Arrazetan hoberena,
Arrazetan garbiena.
Biba, biba, biba, biba!

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 254-255 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/