Bertsos - View details   To know more about this section

Bildotxa eta otsoa [Bertsoa] / Gratien Adema "Zalduby"

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Periodical Performance
Lore Jokoak (21. 1873. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Authors
Adema, Gratien "Zalduby"

Description

Title
Bildotxa eta otsoa
Dokumentuan jasotako izenburua
Bildotxa eta otsoa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Primadera goiz batez, xirripa batera Ama gabe, bildotxa gan zen edatera
Signature
Gratien Adema "Hergaray"
Date
1873-00-00
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
265

Bildotxa eta otsoa [Bertsoa] / Gratien Adema "Zalduby"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Primadera goiz batez, xirripa batera
Ama gabe, bildotxa gan zen edatera,
Hantxet ari zelarik xurga xurga bera,
Oihanetik otsoa zitzaion atera.

II
Otsoak, goraxago urean sarturik:
“Ur hau, erraten dio, zikhintzen dautak hik”.
Bildotxak errepusta: “Jauna, nik nihundik
Hemendik ez dezaket zikhin zure urik”.

III
“Ixil hadi, kixkila, jaz ari baihintzen
Ene fama onaren nun-nahi funditzen”.
–Jaz ni oraino, jauna, sortzeko nintzen,
Amaren ttittirat naiz oraino ibiltzen.

IV
-“Hire anaia zuan, hi ez balin bahaiz”.
–Ez dut nik anaiarik, ume bakharra naiz.
-“Hots! zuetarik norbeit entzun diat nik maiz,
Nitaz bazerasala zer nahi elhe gaitz”.

V
Hortan zen bildotxari oldartua otsoa,
Eta bi klaskaz zuen iretsi gaixoa.
Azkarrak duenean partida flakoa,
Hauzia zoinena den erran gabe doa.

VI
Otsoak bildotxari egin zioena,
Jainkorikan ez balitz, nork liro kondena!
Jainko legetik kanpo zertan da zuzena?
Galde zazu indarrez zoin den nausi dena.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 265 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/