Bertsos - View details   To know more about this section

Xorizaina [Bertsoa] / Martin Arrupe "Darrupe"

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Periodical Performance
Lore Jokoak (24. 1876. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Authors
Arrupe, Martin "Darrupe"

Description

Title
Xorizaina
Dokumentuan jasotako izenburua
Xorizaina
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gure xoria guan da kanporat, kaiolatik, Lagunen xistuak ditu aditu oihanetik
Signature
Martin Arrupe
Date
1876-00-00
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
277

Xorizaina [Bertsoa] / Martin Arrupe "Darrupe"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Gure xoria guan da kanporat, kaiolatik,
Lagunen xistuak ditu aditu oihanetik,
Nik ez dakit,
Zer zaioen egin burutik.

II
Ene falta handia, xoriaren guatea,
Askotan uzten bainion idekirik athea,
Zer kaltea,
Fidatuegi izaitea.

III
Galtzea etzen aski, ez dakigu berririk,
Guti da guk kurritu ez dugun oihan, sasirik,
Probetxurik,
Ez dugu oraino segurik.

IV
Ez aithorturen, bainan zaio urrikituren,
Orhoitzen da bai xoria, hobeki zela lehen,
Ez ginduen
Uste lan hau eginen zuen.

V
Parte eman nahi dut xori zaintzaleen,
Ez daitezela sekulan izan fidatuegi,
Xorieri.
Malhura gerthatu zait niri.

VI
Malhura, eta ezin ahantzizko malhura,
Lagun txarrekin bat egin dela baidut beldurra,
Bai segurra,
Aski da denbora laburra.

VII
Nik uste bere baithan dioela jadanik,
Bihotza urrikiturik, hau lana egintzat nik,
Ez da onik,
Igurikitako ni ganik.

VIII
Menturaz lagun txarrek kolpe eman diote
Urriki izanik ere itzulika ahalke,
Hobe luke
Berriz eskapa ez litake.

IX
Nahia badut bainan esperantza xikia,
Behin eskapatuz geroz kaiolatik xoria,
Bai egia,
Hau da, hau, ene flakezia.

X
Non fida eta han gal, bai maiz egia dela,
Okasionian dena ernerik dagoela,
Ni bezala,
Flako izan ez dadiela.

XI
Sobera fida baino hobe da beldurregi,
Berriz ez nuke utziren athea xoriari,
Zabalegi,
Pentsamendu hau berantegi.

XII
Nere pena doblatzen, jendeak erasian,
Gure xoria othe da gorde dena sasian,
Flakezian,
Gezurra diote agian.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 277- or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/