Bertsos - View details To know more about this section
Deklaratzera noa [Bertsoa] / Dominika Goyhetche
Deklaratzera noa [Bertsoa] / Dominika Goyhetche
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Deklaratzera noha guziei klaroki,
Bat ez dudala behar bakharrik berexi,
Nihor penaturik ez dut nahi utzi,
Guziekin aixkide ahal badut bizi.
II
Huna non ditugun kantore berriak,
Aboztuko hilian Saran ezarriak,
Gezurrik erran gabe ahalaz egiak,
Laster izanen dire frogan ezarriak.
III
Munduan asko eman da artifiziuari,
Guziek ungi eta aise bizi nahi,
Kontrario ez diot egiten nihori,
Hola gustatzen zaio hartzekua denari.
IV
Zenbeit aberasten da suertiak emanik,
Ez baita guzientzat holako atseginik,
Elkhar ezin tronpatuz badugu aski lanik,
Gizonak tontua baino hobiago erne izanik.
V
Guti nekhatu eta hainitz irabazi,
Gisa hortakua dena ez da gaizki bizi,
Hala ere zenbeitek dute lanik aski,
Bethi arrenkuran dire mundu huntan bizi.
VI
Hainitz nekhatu eta guti irabazi,
Lekhu hautan gehienak hola gare bizi,
Bakharrak guaiten dire hemendik ihesi,
Indietan baitute burjes nahi bizi.
VII
Guaiten delarik franko guti da ethortzen,
Lekhu hetan hainitzi zaiote lakhetzen,
Bertze batzuek zuten bertzela pentsatzen,
Uste aberasteko harat guaitia aski zen.
VIII
Hetarik franko dago guaitian bezain haste,
Hemendik abiatzian etzuten hala uste,
Oraino zerbeit egin esperantza dute,
Urre meharik nihon kausitzen badute.
IX
Zeruko Jainkuak mana lege zaharrian,
Emaiten omen zuen lurraren gainian,
Guziek jan zezaten behar zutenian,
Halako fagorerik ez da gure aldian.
X
Zenbait bizi dire penarekin triste,
Ontasun zale horiek lana franko dute,
Hainitz maitatu onduan uzten baituzte,
Bihotzeko mina hark emaiten diote.
XI
Borondate onarekin gaiten alegera,
Munduan bizitzeko hori da manera,
Buruan hartu gabe trabailu sobera,
Gizonak hobe baitu ungi pentsatzera.
XII
Azkenian darotzuet guziei goraintzi,
Batek bertzia lagunduz behar dugu bizi,
Aita zerukoak ere hola du erakutsi,
Elkhar sokhorritzeko orai eta bethi.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 279 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/