Bertsos - View details   To know more about this section

Altabizkarko kantua : nor bere etxean izan bedi nagusi [Bertsoa] / Ramon Artola

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Periodical Performance
Lore Jokoak (27. 1879. Elizondo) Idatzizkoa
Bertsolaris / Authors
Artola, Ramon (1831-1906)

Description

Title
Altabizkarko kantua : nor bere etxean izan bedi nagusi
Dokumentuan jasotako izenburua
Altabizkarko kantua : nor bere etxean izan bedi nagusi
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Oijuska bat erantzun da Euskaldunen mendiyetan! Etxeko-jauna zut-zutik zeguen bere atietan
Signature
Ramon Artola
Date
1879-00-00
Bertso kopurua
11
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
295

Altabizkarko kantua : nor bere etxean izan bedi nagusi [Bertsoa] / Ramon Artola

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Oijuska bat erantzun da Euskaldunen mendiyetan!
Etxeko-jauna zut-zutik zeguen bere atietan,
Aditu du ta esan du: Zer da gure lur onetan?
Eta altxarik xakurra, lotan zeguen oinetan,
Nastu du Altabizkarko inguru dena zaunketan.

II
Ibañetako mendizkan arbast-otz bat da sentitzen,
Arkaitzak ezker-eskuin joaz dator ugaritzen,
Armada batek dakarren burrundara da urbiltzen,
Gureak mendi puntetan orain ari dira biltzen,
Eta etxeko-jauna ez da dardaz zorroztez gelditzen.

III
Emen dira! emen dira! oh! zer lantzazko sasiya!
Banderaz ezarriya da lur urrutiko guziya.
Aien armaren distirak mila ximisten argiya
Botatzen dute ta bista begira galdu zait iya.
“Ikusi bitza, ikusi! ikusi bitza, nausiya.”

IV
–Zenbat dira, aurra; kontaitzik ongi.
–Dira bat, bi, iru, lau, bost,
Sei, zazpi, zortzi, bederatzi,
Amar, amaika, amabi,
Amairu, amalau, amabost, amasei,
Amazazpi, emezortzi,
Emeretzi, ogei.

V
Ogei ta milak ta milak dira bidean onera,
Denbora galduko degu kontatzen jartzen bagera.
Batu ditzagun indarrak, arkaitz aundiyak atera,
Eta sartzen diranean gure mendiyen oinera,
Amil zaizkagun lertzeko beren buruben gainera.

VI
Iparreko gizon oiek, zertan ziran gerran asi?
Zertan zuten Espainiya pakean zeguela nasi?
Arkaitzak amildu dira, ezurrak zaizkate autsi,
Aragiak daude dardar puskatuak, zapaltuak,
Orrelako sarraskirik ez du ikusi munduak.

VII
Korri, korri, oinezko ta Karlomanoren zaldunak,
Euk ere bai dantzatubaz kapa gorriya ta lumak.
Iloba Roldan ila dek, orra zangar aren famak.
Orain, Eskaldunak, hea! laja-ta arkaitzen lanak,
Dardaz akaba ditzagun igesi dijoazenak.

VIII
Badijoaz! badijoaz, ilak utzi-ta biziyak.
Orra aien edertasuna eta beren pantesiyak.
Non dira lengo banderak eta lantzazko sasiyak?
Armetan ez da ximistik, odolez dira bustiyak.
Badijoaz! badijoaz! iya, joan dira guztiak.

IX
–Zenbat dira, aurra? kontaitzik ongi.
–Dira ogei, emeretzi,
Emezortzi, amazazpi,
Amasei, amabost,
Amalau, amairu,
Amabi, amaika,
Amar, bederatzi,
Zortzi, zazpi, sei, bost,
Lau, iru, bi, bat.

X
Bat ere ez da ageri, bakarrik gelditu gera.
Etxeko-jauna joan leike xakurrarekin etxera,
Emaztea eta aurrak zorionez laztantzera,
Dardak garbitu-ta adar zorroetan altxatzera,
Eta beren gainean lo eginaz deskantsatzera.

OBIZDEA

XI
Gabaz arrano sailak dirade bilduko
Eta gorputzak jaten dira ibilduko;
Mami puskak bistatik dirade galduko,
Bainan ezurrak beti dira azalduko.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 295 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/